Fiskalak kontraesanak ikusi ditu Bastidako kasuko deklarazioetan
Baionako fiskalak momentuz uko egin dio behin betiko bertsioa emateari atzo Bastidako udalerrian gertatutakoaz, non, ustez, gizonezko batek bere emaztea hil zuen, eta, jarraian, bikotearen seme bietako batek gauza bera egin zuen bere aitarekin.
Aipatutako gaztea, hankan bala-zauri bat duena, atxilotuta dago bere anaia eta honen neska-lagunarekin batera. Banaka deklaratu dute hirurek, baina bakoitzaren bertsioak kontrajarriak izan dira alderdi askotan, ETBk jakin ahal izan duenez.
Bikotearen hilotzak Baionako Auzitegiko Institutu Anatomikoan daude, eta bihar eramango dituzte Bordelera.
Bikote bat hilik
Berrogeita hamar urte inguru zituen bikote bat hilik agertu zen atzo, larunbata, Baionatik gertu dagoen Bastida herrian (Nafarroa Beherea), eguerdian laguntza-dei bat jaso ostean.
Antza denez, gizonak tiroz hil zuen emaztea eta, ondoren, semeak aita hil zuen. Fiskalak EiTBri baieztatu dioenez, gertatutakoaren bertsio hori kontatu dio semeak Poliziari.
Ezbeharra gertatu zen lekura bertaratu ziren, besteak beste, Errepublikako prokuradorea, Baionako Jendarmeriako kapitaina eta Pautik etorritako ikerlari talde bat.
Jendarmeriaren iturrien arabera, bikoteak errebolber batez egindako tiroak zituen, baina oraindik ez dira ezagutzen hilketen arrazoiak.
Iturri beren esanetan, gertakaria jazo zen unean bikotekidearen seme biak (20 urte inguruko bi gazte) etxean zeuden. Bi gazteak ospitaleratu egin behar izan zituzten, batek bala-zauri bat baitzeukan hanka batean, eta, bestea shock egoeran baitzegoen.
Errepublikako prokuradoreak gaur, igandea, prentsaurreko bat emango du 15:00etan, gertatutakoari buruzko xehetasun gehiago emateko.
ehiago emateko.Zure interesekoa izan daiteke
Tentsio uneak Bilboko Pergolan, greban dauden teknikarien eta bilbainadetako ikusleen artean
Greban zeuden teknikarien piketeak Bilboko Pergolaraino hurbildu dira, grebarako eskubidea aldarrikatzeko, eta horrek ikusleak haserretu ditu, ez baitzieten abestiak entzuten utzi. Tentsio uneak bizi izan dira grebalarien eta ikusle zeuden hainbat pertsonaren artean.
Hainbat pertsona zauritu dira Noaingo txupinazoan, suziri batzuk lehertuta
Hogei bat lagun zauritu dira, batez ere erredurak eta kolpeak direla eta. Osasun-zerbitzuak eta udaltzainak berehala joan dira bertara, kaltetuak artatzera eta ingurua segurtatzera.
Deskargako autobidea itxita egongo da asteazken honetan, 21:00etatik aurrera
AP-636 errepideko tunel batean egin beharreko lanak direla eta, 19. eta 21. irteerak erabili beharko dituzte erabiltzaileek, martxaren noranzkoaren arabera, Bergara GI-627 errepidearen bidez zeharkatzeko.
Lurrak gorriz tindatuko du Ilargia ostiral honetako eklipse partzialean
Une gorena abuztuaren 28ko 06:12:53an izango da, Lurraren itzalak ilargi-diskoaren % 93 estaliko duenean.
Bizkaibus batek su hartu du, goizaldean, Santurtziko kale erdian
Sua Bizkaiko herriko Las Viñas kalean piztu da, matxura batek eraginda, eta ke handia sortu du. Ez da inor zauritu.
14 lagun atxilotu dituzte, bi ukituengatik, eta bi udaltzain zauritu dira Bilboko Aste Nagusiaren laugarren egunean
Udaltzaingoak 10 atxiloketa egin ditu jai-esparruan eta lau eremu horretatik kanpo. Guztira, 64 salaketa aurkeztu dira, horietatik 50 ebasketengatik izan dira. Bi agente zauritu dira, eta batek zerbitzua utzi behar izan du.
CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"
Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.
ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean
Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.
Marijaia eta zirkuaren bisita dute gaur Basurtuko Ospitalean, Aste Nagusiko bosgarren egunean
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaia osoan deitutako grebak baldintzatuko du asteazkeneko programazioa. Jarduera batzuk bertan behera geratu dira jada, eta beste batzuk, berriz, egunaren bilakaeraren zain daude.
Nafarroako Urzainkiko baso-sutea kontrolatutzat jo dute
Gaur gauean, Nabaskoze parkeko suhiltzaileak egongo dira bertan, zaintza-lanak egiten.