Arazoak galdara batean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat eta bi adingabe zauritu dira Zuian gasa arnastuta

Gertakaria atzo 19:40 aldera jazo zen Murgiako etxebizitza batean, Sarribel kalean. Zaurituak Txagorritxuko ospitalera eraman zituzten.

Ama bat eta haren bi seme-alaba adingabeak ospitalera eraman behar izan zituzten atzo arratsaldean, Zuiako (Araba) etxebizitza batean gasa arnastu ondoren, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Etxeko sukaldean zegoen galdara baten konbustio txarrak eragin zuen ezbeharra.

Gertakaria atzo 19:40 aldera jazo zen Murgiako etxebizitza batean, Sarribel kalean. Zaurituak Txagorritxuko ospitalera eraman zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X