Koke-hauts isuria izan da Muskizen, Petronorren plantan
Koke-hauts isuria izan da goizean Petronorrek Muskizen (Bizkaian) duen lantegian, eta hautsa San Julian auzoan barreiatu da, konpainiak ohar batean jakinarazi duenez.
Emandako azalpenen arabera, "Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen ohiko programazioaren arabera zulaketa eta mozketa operazio bat" egiten ari zirela jazo da isuria, 07:30 aldera. "Tamalez, zebilen haizearen eraginez, partikula horiek ez dira findegi barruan geratu" eta Muskizeko auzo horretan zabaldu dira.
Langileak gertatutakoaz berehala jabetu direnez, Udaleko Larrialdi zerbitzuei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Ikuskaritzari abisu eman diete, eta gunea garbitzeko eta bizilagunak ohartarazteko neurriak hartu dituzte.
Lerro hauek idazteko unean, Eusko Jaurlaritzako teknikariak ari dira gunea ikuskatzen.
Petronorrek "barkamena" eskatu du jazotakoagatik.
jazotakoagatik.Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon