Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istripua izan da Malmasinen, eta pilaketak sortu dira A-8an

Hiru autok talka egin dute Donostiako noranzkoan, eta pertsona bat zauritu da.
Retenciones A-8 pilaketak. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza @trafikoaEJGV
Hainbat kilometrokoak izan dira pilaketak. Argazkia: @trafikoaEJGV

Hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira A-8an, Bilbon, Malmasingo tunelean izan den istripu baten ondorioz, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra A-8ko 113. kilometroan izan da, Donostiako noranzkoan, iturrion esanetan.

07:50 zirenean, autobidean ibilgailu gehien ibiltzen orduan, hiru autok talka egin dute. Pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute.

Segurtasun Sailaren arabera, zortzi kilometrokoak izan dira pilaketak. 09:45erako, baina, autoak bidetik erretiratuta, zirkulazio egoera bere onera etorri da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X