Iruñerria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barañaingo festetan ez da bigantxarik izango

Udalak antolatutako kontsultan parte hartu duten herritarren % 73 ikuskizunaren kontra azaldu dira.
Bigantza
Bigantza

Herriko festetan bigantxarik ez edukitzea erabaki dute Barañaingo bizilagunek (Nafarroa). Udalak galdeketa antolatu zuen herritarrek ikuskizun honen inguruan zuten iritzia jakiteko. "Garestia" izaki, betizuak askatzeko aurrekontua (15.000 euro) beste ekitaldi batzuetara bideratzeko beharra ikusten ote zuten jakin nahi zuen.

Udalak emandako datuen arabera, galdeketan parte hartu duten 1.907 bizilagunetatik 1.398k (% 73) kontra bozkatu dute. 499 lagunek bigantxak edukitzearen alde egin zuten.

Oihaneder Indakoetxea Barañaingo alkatea pozik agertu da galdeketarekin, eta "historikotzat" jo du.

Kontsultaren emaitzak errespetatuko zituela agindu zuen Udalak, eta, horrenbestez, dirutza beste ekitaldi batzuk antolatzeko erabiliko ditu.

Datorren astean Uhartek hartuko dio lekukoa Barañaini. Han ere bigantxen inguruko galdeketa antolatu du Udalak, maiatzaren 9tik 14ra bozkatu ahalko dute herritarrek. Uharteko Udalak iragarri duenez, emaitza loteslea izateko % 20ko parte hartzea egon beharko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X