Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek Bergarako batzokia kiskali du

Sua batzokiko hozkailuetan piztu omen da, gauerdi aldera, eta egitura osora zabaldu da gero.

Sute batek kalte handiak egin ditu goizaldean EAJk Bergaran, San Pedro kalean, duen batzokian, Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Sua ustekabean piztu dela ematen du, baina ez du inor zauritu.

Ertzaintzaren arabera, sua batzokiko hozkailuetan piztu omen da, gauerdi aldera, eta egitura osora zabaldu da gero. Lau solairuko eraikin zaharra da, eta egurrezko egitura du.

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratutakoan, sua itzaltzea lortu dute, baina suhiltzaile-talde bat bertan geratu da, egitura freskatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X