Georgie Dann, Esne Beltza eta Txapelpunk Sanfaustoetan izango dira
Basauritarrek (Bizkaia) urriaren 8tik 16ra bitartean ospatuko dituzte sanfaustoak, eta jaiei hasiera emateko gero eta gutxiago falta denez, aurtengo kontzertuen berri eman dute Herriko Taldeak eta Basauriko Udalak. Besteak beste, Georgie Dann, Esne Beltza eta Txapelpunk igoko dira Arizgoiti plazako oholtzara. Halaber, kontzertu guztiak doakoak izango dira.
Txapelpunk talde bizkaitarraren emanaldia urriaren 8an izango da, larunbata. Punk eta rock estiloak lantzen dituen hirukoteak zazpigarren diskoaren abestiak aurkeztuko ditu Basaurin, “Punkaren Semeak” izeneko biraren baitan. Jarraian, euskal abesti ezagunenak errepasatuko ditu Batek Daki erromeria taldeak.
Urriaren 11n, asteartea, Georgie Dann igoko da oholtzara. Frantziar abeslariak La Barbacoa, El Bimbó edota El Chiringuito bezalako abesti ospetsuak ekarriko ditu gogora jubilatuen egunean. Aurtengo jaietako kontzerturik deigarriena izango da, eta, seguruenik, bertaratzen diren basauritar guztiak dantzan jarriko ditu.
Urriaren 14an, Ska-P talde madrildarrari tributua egingo dio Gato Lopez musika taldeak. Horrenbestez, Ska-P taldearen El vals del obrero, Niño soldado edota El gato Lopez abesti ezagunenak entzuteko aukera egongo da egun horretan.
Azkenik, Esne Beltza euskal taldeak, bigarren larunbatean (urriaren 15ean) eskainiko du bere emanaldia. “Esna” lanaren bigarren zatia aurkeztuko du Basaurin.
Albiste gehiago gizartea
Ba al zenekien zure etxeak urtean 8 tona CO₂ kutsatzen dituela?
Garraioa, elikadura eta etxebizitza dira EAEko etxeetako emisio gehienak.
Planeta berotzea eragiten duten gaur egungo bost ohitura
Poluzio-gune handiez gain (deforestazioa, hondakinak sortzea, ur-baliabideak gaizki erabiltzea, erabilera bakarreko plastikoak gehiegi erabiltzea edo garraioak eta industriak berotegi-efektuko gasak isurtzea, adibidez), badira beste hainbat eguneroko keinu kaltegabeak diruditenak, baina ingurumen-inpaktu sakon eta iraunkorra dutenak.
Gripearen aurkako txertogunea irekiko dute Bilbon gaur
Zentroa Casillako pabiloian kokatuta dago, eta 15 egunez egongo da irekita, 08:00etatik 20:00etara.
Ganadu feriak aldi baterako debekatu dituzte Euskal Herri osoan, dermatosi nodularra dela eta
EAEn eta Nafarroan azaroaren 30era arte egongo da indarrean debekua, eta Ipar Euskal Herrian, berriz, azaroaren hasierara arte. Nolanahi ere, egoeraren bilakaeraren arabera, lurralde guztietan debekua denboran luzatzea erabaki dezakete.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bi ertzaini EHUn egindako "boikota" gaitzetsi du
Kriminologia ikastaroko ikasle batzuek protesta egin zuten agente horiek hitzaldi bat eman ez zezaten, eta irakasleek dinamika bertan behera uztea erabaki zuten.
Milia Kuantikoa, zientzia esparruan egiten duten lana ikusarazteko tresna
Aurkezpenean izan dira Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesias, EHUren Gipuzkoako campuseko errektoreorde Juana Goizueta eta Basque Quantumen zuzendari Javier Aizpurua. Bisita birtualerako sarbidea ibilbideko totem fisikoetan instalatutako QR kodeen bidez eta Basque Quantumen webgunearen bidez eskuratu daiteke.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu du Iruñean izandako bortxaketa bikoitz bat behar bezala ez ikertzeagatik
Epaiak 2023ko azaroan bi neska iruindarrek aurkeztutako demanda ebazten du. Salaketa horren arabera, 2016ko abenduan bortxatuak izan ziren kontzientzia eta borondatea baliogabetu eta mendetasun kimikoko substantziaren bat (burundanga) emanez zentzu oro kendu ondoren; eta bortxaketa horiek zigorrik gabe geratu ziren, Nafarroako epaitegiek eta auzitegiek kasua artxibatu zutelako epaiketarik egin gabe.
Urtero legez, Balmasedan, putxera bete indaba
Aurten, errekorra hautsi dute eta 231 parte-hartzaile izan dira lehian indaba-jan onenaren tituluagatik. Goizean zehar haizea ibili da, baita euria ere, ez diote jai-giroari enbarazurik egin.
Bilboko gazte bat ikertzen ari dira, TikTok bidez makila-estokeak fabrikatu eta saltzeagatik
Bilboko Udaltzaingoak izapideak ireki ditu San Adriango bizilagun baten aurka. 33 urteko gizonak makila-estokeak fabrikatu eta saltzen zituela zabaltzen zuen sare sozialetan, bideoen bidez.
Benjamin borraskak hainbat intzidentzia eta gorabehera eragin ditu, gehienak errepideetan
Kamioi batek artaziarena egin du N-1ean, Villabona parean, eta errepidea itxi behar izan dute Donostiara bidean. 09:00ak aurretik ezbeharra izan duen Ibilgailua erretiratu dute. Halaber, haize-ufada zakarren ondorioz, zuhaitz bat bidera erori da Meñakan, eta BI-631 errepidea guztiz itxi dute, Bermeora bidean.