Gripearen kontrako 1.500 dositik gora jarri dituzte Bilboko txertaketa gune handiaren lehenengo egunean
Casillako pabiloian dago, eta astelehenetik igandera egongo da irekita, 08:00etatik 20:00etara, gutxienez bi astez. 14 urtetik gorako bizkaitarrak joan daitezke bertara, eta ez da hitzordurik hartu behar. Ilara luzeak eratu dira gaur.
Gripearen kontrako 1.579 txerto (1.409 75 urtetik beherakoei eta 170 nagusiei) jarri dituzte Bilboko Casilla pabiloian dagoen txertaketa gune handiaren lehenengo egunean. Azken astean Bizkaian kasuen kopuruak nabarmen gora egin duelako hartu du 'txertodromo' bat irekitzeko erabakia Eusko Jaurlaritzak.
Orain-ek egiaztatu duenez, jendetza gerturatu da txertaketa zentrora, eta ilara luzeak eratu dira. Ordu erdiko itxaronaldia egin behar izan dute herritarrek une batzuetan txertoa jasotzeko. Egunaren bukaeran ere ilara luzea egon denez, segurtasun langile batek txertaketa prozesua bukatutzat eman behar izan du, jende gehiago ilaran ez jartzeko.
Osasun sailak jakinarazi duenez, 14 urtetik gorako bizkaitarrek izango dute txertaketa gune horretara joateko aukera. Astelehenetik igandera egongo da zabalik, 08:00etatik 20:00etara, gutxienez bi astez, eta txertoa hartzeko ez da aurrez hitzordua eskatu behar.
Bertan, egunean 1.000 txerto jartzea aurreikusten du Osakidetzak; izan ere, kutsatutakoak bikoiztu egin dira Bizkaian, azken urteetako datuekin alderatuta.
Txertodromo horrekin herritarren immunizazioa bizkortu nahi dute, arnasketa-gaixotasun horren intzidentzia aurreko kanpainekin alderatuta aurreratuko delakoan, ospitaleetan eta larrialdi-zerbitzuetan antzeman den bezala, bereziki Bizkaian.
Urriaren 13tik 19ra (2025-2026 kanpainako 42. astea) bildutako asistentzia-datuen arabera, 506 gripe kasu identifikatu dira, iaz aldi berean 166 kasu eta duela bi urte 105 kasu zenbatu ziren arren.
Guztira, kanpainaren lehen hiru asteetan 1.120 kasu zenbatu dira, aurreko kanpainen bikoitza baino gehiago. Igoera horrek iradokitzen du gripea lehenago iritsi dela aurten, eta kutsatzeen kurba aurreratzen ari dela.
Ospitaleetan ere gripeak izandako eragina ere jaso dute. Aztertutako astean 45 ospitaleratze jakinarazi ziren, aurreko urteetan 5 eta 6 izan ostean.
Orain arte, guztira 131 kutsatu ospitaleratu dituzte, baina aurreko kanpainetan azaroaren amaierara arte ez zen kopuru hori lortu.
Zainketa intentsiboetako unitateetan hartutako gaixoen kopuruak ere gorakada txiki bat izan du: gripearekin lotuta, 6 kasu izan dituzte baina gaur egun pertsona bakar batek jarraitzen du zainketa intentsiboetan Bizkaian.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak du intzidentziarik handiena, 100.000 biztanleko 74,35 kasu zenbatu baitituzte, eta Gipuzkoa (32,10) eta Araba (9,85) ageri dira ondoren sailkapen horretan.
Intzidentzia datuak aintzat hartuta, momentuz Bizkaian soilik ireki du Osakidetzak txertatzeko gune handi bat. Hala ere, beharko balitz, Araban eta Gipuzkoan ere irekiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.