Pribatutasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

WhatsAppeko segurtasuna handitzeko eskaera egin du OCUk

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) azaldu duenez, mezuak betiko ezabatu ahal izateko modu bakarra aplikazioa ezabatzea da. Halaber, erabilera arduratsua egitea aholkatu du.
WhatsApp. Argazkia: EFE
WhatsApp. Argazkia: EFE

WhatsAppeko erabiltzaileen solasaldiak “gehiago babesteko” eskaera egin du Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU), aditu batek sakelakotik ezabatu edo kendu diren elkarrizketak zelatatuak izan daitezkeela frogatu ostean.

OCUk ohar batean azaldu duenez, “mezuak bidaltzeko aplikazioaren segurtasunean eta pribatutasunean hutsegiteak” daudela erakusten du aditu horrek esandakoak. Alde horretatik, “erabiltzaileak ezabatu dituen elkarrizketak berreskuratu edota kopiatu” daitezkeela azpimarratu du erakundeak.

Hortaz, beste erabiltzaileekin izandako elkarrizketa horiek “betiko ezabatu ahal izateko aukera bakarra aplikazioa sakelako telefonotik ezabatzea” dela gogorarazi du oharrean. Horrenbestez, mezuak unean-unean bidaltzeko eta jasotzeko aplikazioaren erabilera “arduratsua” egitea aholkatu die erabiltzaileei OCUk.

Erakundearen arabera, kontu handiz ibili behar da norberaren bizitza pribatuari buruzko datuak mota horretako plataformetan partekatzen direnean. Hori dela eta, sarbidea oztopatu dezaketen neurriak hartzea gomendatzen dute OCUko kideek.

e OCUko kideek.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X