Medikuntzako Nobel saria, Yoshinori Ohsumirentzat
Yoshinori Ohsumi Japoniako zientzialariak jaso du aurtengo Medikuntzako Nobela, Karolinska Institutuak jakinarazi duenez. Autofagiaren mekanismoa atzeman zuen Ohsumik, eta horregatik saritu dute. Zelulak bere osagaiak desegin eta berrerabiltzeko prozesuari deritzo autofagia.
Ohsumi 1945ean jaio zen, Fukuokan (Japonia). Tokioko Unibertsitatean egin zuen doktore-tesia (1974), eta hiru urte eman zituen New Yorkeko Rockefeller Unibertsitatean. Japoniara itzuli ondoren (1988), ikerketa taldea sortu zuen Tokioko Unibertsitatean bertan. 2009tik, Teknologia Institutuko irakaslea da.
1960ko hamarkadan sortu zen "autofagia" kontzeptua. Hainbat zientzialarik egiaztatu zutenez, zelulak bere osagaiak desegin ahal ditu, mintzetan sartuta, eta horrela sortzen diren besikulak lisosomara bidaltzen ditu, bertan birziklatuz desegiteko.
Prozedura hau ikertzeko zailtasun ugari izan ziren ordutik, 1990eko hamarkadan Ohsumi mekanismoa azaltzeko gai izan zen arte. Legamiarekin egindako esperimentu batzuei esker utzi zuen agerian zelulek egiten duten lana.
Zelulek euren osagaiak berrerabiltzeko duten gaitasuna ulertzeko paradigma berria ekarri zuen Ohsumik egindako aurkikuntzak.
Autofagiaren mekanismoarekin lotutako geneen mutazioek, berriz, minbizia edo gaixotasun neurologikoak ekar ditzakete.
Aurkikuntzaren garrantzia
Giza zelulen oinarrizko mekanismoa da autofagia. Ohsumik eta haren jarraitzaileek egindako ikerketei esker gerora jakin denez, zelulen osagaiak birziklatzeko energia sortzen da autofagia mekanismoarekin, eta, hala, ahuleria edo beste estres mota batzuei aurre egiteko ezinbestekoa da.
Infekzio bat izan ostean, bakterioak eta zelula barneko birusak deuseztatzeko gai da autofagia, baita kaltetutako proteinak eta organoak ere. Kalitate-kontrol moduko bat dela esan daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen parte hartzearekin
Jokabide suizidak dituzten pertsonak prebenitzeko eta artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.