antzinako ohitura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Tomas abenduaren 21ean, bai; baina zergatik?

Bilbo, Donostia, Arrasate, Lekeitio, Zaldibar, Azpeitia, Hondarribia, Usurbil eta Errenterian ospatzen da urtero antzinako tradizioa eta, Arrasatekoak 1351. urtean du jatorria.
Donostiako San Tomas azokaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Donostiako San Tomas azokaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

San Tomas feria da euskal lurraldean gehien espero eta ezagutzen den jaia, hain gustuko ditugun gauzak egin ditzakegulako bertan: jan, edan eta gauzak erosi. Gainera, batzuek Bilbon eta Donostian bakarrik ospatzen dela uste arren, Lekeitio, Zaldibar, Arrasate (abenduaren 22an ospatzen dituzte bertan santamasak), Hondarribia, Azpeitia, Usurbil eta Errenterian ere egiten da urtero antzinako usadioa.

Jende askok ospatzen badu ere, askoz gutxiago dira horren jatorria ezagutzen dutenak. Hainbat teoria daude, baina ia guztiek gauza bera dute oinarrian. Lursail asko alokairu sistemaren bidez kudeatzen ziren garaian omen du jatorria. Maizterrek, baserritarrek, udazkenean jasotakoaren parte bat eraman behar izaten zioten jabeari, urteko errenta ordaintzeko. Gainera, kontuan hartu behar da Gabonak egun gutxi geroago ospatzen direla.

Jabe gehienak hirietan bizi ohi ziren, eta baserritarrek bidaia aprobetxatzen zuten askotan, bide batez, euren produktuak salgai jartzeko. Hala, ohituraren lekukoa hartu zuen tradizioak, eta bere egin zuten herri zein hirietan.

Noiz jaso ziren; hori da beste gakoetako bat. Egile batzuek XIX. mendean kokatzen dute jatorria, halere, Arrasateko Udalaren agiri baten arabera, Gipuzkoako herri horretan 1351. urtetik egiten dute feria.

Garai horretan, gainera, hiru eguneko jaia egiten zuten, baina erromeria abenduaren 22an baino ez zuten egiten. Santamasak abenduaren 22an ospatzen dira gaur egun bertan, beste herri eta hirietan ez bezala.

Hala, abenduaren 21a noiz iritsiko zain geratu beharko dugu (abenduaren 22aren zain, Arrasatera joateko asmoa baldin badaukagu) fruta, barazki, kapoi, oilasko eta abereen ikuskizunaz gozatzeko.

Aurten, urtero legez, nekazaritzarako makina eta tresnak, ogia, gozokiak, gazta eta eztia erosteko postuak jarriko dituzte, baita horrelako feriatan nagusi diren jakiez (taloa eta txistorra) eta edariaz (sagardoa) gozatzekoak ere.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X