Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi emakume larri, tren batek harrapatuta Bilboko Zorrotza auzoan

Ezbeharra trenbide-pasagune batean izan da, FEVEren geltokitik gertu.

Bi emakume larri zauritu dira ostegun honetan Bilboko Zorrotza auzoan, tren batek harrapatuta, Ertzaitzak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 17:00etan izan da, trenbide-pasagune batean, FEVEren geltokitik gertu. Une horretan Bilbo-Santander ibilbidea egiten zuen trenak bi emakumeak harrapatu ditu, eta oraindik ikertzen ari dira ezbeharraren arrazoiak.

Zauritutako emakumeetako bat Basurtuko (Bilbo) erietxera igorri dute, eta bestea Gurutzetara (Barakaldo).

Zirkulazio etenda egon da 17:45ak arte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X