Korrikaren abestiak, urtez urte
Korrikak martxoaren 30ean emango ditu Otxandion lehenengo urratsak, eta apirilaren 9an bukatu da Iruñean.
Dagoeneko aurkeztu dituzte 20. Korrikaren abestia eta bideoklipa. Xabier Zabala da kantuaren egilea, eta Izaro, Oihana Fernandez, Jurgi Ekiza, Miren Narbaiza eta Petti abeslariek, Jarauta 69 txarangak eta Oreka TX taldeak hartu dute parte Uxue Alberdiren hitzekin egindako bideoan.
Urteen joan-etorrian asko izan dira Korrikaren abestiak kantatu dituzten euskaltzaleak. Horregatik, lehenengo Korrikatik hogeigarrenera entzun diren abestien errepasoa egin dugu:
1.KORRIKA (1980): "Korrika 1", Xabier Amuriza
2.KORRIKA (1982): "Korrika 2", Akelarre
3.KORRIKA (1983): "Korrika 3", Egan
4.KORRIKA (1985): "Korrika 4", Lontxo Aburuza
5.KORRIKA (1987): "Korrika 5", Oskorri
6.KORRIKA (1989): Xanti eta Maider, "Gu AEK-koak gara"
7.KORRIKA (1991): "Korrika 7", Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe
8.KORRIKA (1993): Tapia eta Leturia, "Aide, Korrika"
9.KORRIKA (1995): Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera, "Bizi ganoraz"
10. KORRIKA (1997): Gozategi, "Euskal Herria Korrika"
11.KORRIKA (1999): Joxe Ripiau, "1 eta 1"
12.KORRIKA (2001): Fermin Muguruza, "Big Beñat"
Entzun kantua
13.KORRIKA (2003): Mikel Laboa eta Ruper Ordorika, "Gero bat gaurdanik"
Entzun kantua
14.KORRIKA (2005): Afrika Bibang, "Ni ere bai"
Entzun kantua
15.KORRIKA (2007): Niko Etxart eta El Drogas, "Heldu"
Entzun kantua
16.KORRIKA (2009): Betagarri, "Ongi etorri, lagun!"
Entzun kantua
17.KORRIKA (2011): Gose, "Euskalakari"
Entzun kantua
18.KORRIKA (2013): Esne Beltza, "Bagoaz!"
Entzun kantua
19. KORRIKA (2015): "Denok Korrikara"
Entzun kantua
20. KORRIKA (2017): Xabier Zabala, "Zirkorrika"
Entzun kantua