Gasteizko Udalak hiru radar finko berri jarri ditu
Gasteizko Udalak hiru radar finko berri jarri ditu Salburuan eta Zabalganan, inguruko bizilagunek ibilgailuen abiadura gehiago kontrolatzeko egindako eskariei erantzunez.
Gailu berriak Brusela etorbidean —Gabriel Martinez de Aragon eta Nadine Gordimer artean— eta Zabalgana etorbidean —Gustavo Doure plazaren eta Oto etorbidearen artean—, bi noranzkoetan, eta Armentiako gainetik Gasteizerako sarreran —Mariturri bulebarraren eta Armentiako bidearen artean— jarriko dituzte.
Carlos Zapatero Herritarren Segurtasunerako zinegotziak ohar bidez azaldu duenez, radar berri horiei esker gidariek abiadura murriztu beharko dute eta Gasteizko kaleetako segurtasuna hobetuko da.
Hiru radar berri horiez gain, lehenik beste hamaika daude Gasteizko kaleetan: Duque de Wellingtonen, Zaramagan, Armentiako gainean, Oto etorbidean, Salburuako bulebarrean, Nazio Batuen etorbidean eta Zadorra etorbidean.
Zure interesekoa izan daiteke