Osakidetzaren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da eta 18 kasu larri izan dira gripeagatik, Euskadin

Gripe kasuak gero eta gehiago dira Euskadin, eta batik bat 0tik 14 urte arteko umeei eragiten diete.
18:00 - 20:00
Gripearen izurriteak gora egin du Euskadin

Gero eta gripe kasu gehiago daude Euskadin, batik bat 14 arte dituzten umeen artean, Osakidetzak jakitera eman duenez. Denboraldia hasi zenetik pertsona bat hil da eta 18 kasu larri izan dira.

Prentsa ohar batean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Zerbitzuak azaldu duenez, azken astean tasa 222,9 kasutakoa da, 100.000 biztanleko.

Gehien 0 eta 4 urte arteko taldeei eragiten die, 1.262 kasurekin, baita 5etik 14 urte artekoei ere, 990 kasurekin 100.000 biztanleko.

Denboraldiaren hasieratik, 18 kasu larri izan dira gripeagatik ospitaleratu dituztenak, batez beste 66 urte dituztela; horietatik % 55,6 emakumeak dira. Bost pertsona ZIUn sartu behar izan dituzte, eta pertsona bat hil da, osasun arazo kronikoengatik eta arrisku faktoreengatik.

Hain zuzen ere, ospitalean sartu dituzten pertsonen % 83ek gripearen arrisku faktoreak edota 64 urtetik gora zituzten.

3.650 kontsulta

Osakidetzako lehen arretako sareak 3.650 kontsulta izan ditu gripeagatik. Lurraldeka, Araban izan dira gehienak: 264,7 kasu 100.000 biztanleko; Bizkaian 130,8 kasu, eta Gipuzkoan 182,5 kasu.

Osasun Sailak arrisku taldeetako pertsonei txertatzearen garrantzia azpimarratu die, gripeak “konplikazio larriak” ekarri ditzakeelako, eta heriotza ere eragin dezakeela gaineratu du.

2016an, txertaketa kanpainak urriaren 17tik abenduaren 17ra arte izan behar zuen, baina urteko azken eguneraino luzatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X