Hotz-bolada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herria, dardarka: -9 ºC-raino jaitsi da bart termometroa

Iturrietako estazioan (Agurain) erdietsi dute marka. Goizaldea azken egunetako hotzena izan da.
18:00 - 20:00
Tenperatura zero azpitik izan da puntu guztietan, baita kostaldean ere

Azken egunotako gaurik hotzenetakoa izan da San Sebastian egunekoa. Muturreko tenperatura baxuak eta izotza direla eta, abisu horian dago Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Datuak, horren lekuko: termometroa zeroz azpitik bederatzi graduraino jaitsi da bart.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak estazio sorta du EAEko hainbat tokitan, giroaren tenperatura, haizearen indarra edota prezipitazio datuak jasotzeko. Bart erregistratutako datue agerian utzi dute egoera: hotz egin du, bazterrak izozteraino.

Iturrietako estazio meteorologikoak (Agurain, Araba) jaso du gaueko marka: goizaldeko ordu bietan, termometroak -9,1 ºC adierazten zuen. Izan ere, Araba jo du gogorren hotz-boladak. Erroitegin (Arraia-Maeztu, Araba) ere, hotz handia zegoen ordu horretan: -7,4 ºC.

Bizkaiko udalerri hotzenetarikoa da Otxandio, hotzena ez bada (horri zor dio izena), eta hirugarren ageri da podium hotz honetan. Tenperatura minimoa 6,3 gradukoa izan da zeroz azpitik. Ozetako estazioa (Barrundia, Araba) zenbaki horretatik gertu geratu da: -6,1 ºC.

Gipuzkoak ere dar-dar egin du. Berastegin zeroz azpitik sei gradu izan dituzte 02:00etan.

Muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik ezarritako abisu horia 00:00etatik larunbateko 10:00ak arte egongo da indarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X