BILERA, MADRILEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garoña berriro irekitzeari buruzko txostena aztertuko du CSNk

Nuclenorren proposamena jasotzen da txostenean; alegia, zentral nuklearra berriro ireki, eta 60 urtez martxan izatea.
garoña central nuclear zentral nuklearra EITB
garoña central nuclear zentral nuklearra EITB

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko (CSN) ordezkariek batzarra egingo dute gaur Madrilen, eta gai-ordenan duten gai nagusia Garoñako zentral nuklearraren esplotazio lizentzia berritzeari buruzko txosten teknikoaren azterketa da. Dokumentu horretan, Nuclenorren proposamena jasotzen da; alegia, zentral nuklearra berriro ireki, eta 60 urtez martxan izatea.

CSNko iturriek jakitera eman dutenez, txostena, jada, kontseilari guztiei igorri zaie, gaurko bileran azter dezaten.

Aurreikusitakoaren arabera, txostenaren inguruko behin betiko erabakia hartzeko "asteak edo hilabeteak" beharko dituzte. Kontseiluaren araudiak jasotzen duenez, kontseilariek bi aldiz eska dezakete erabakia atzeratzea.

Mahai gainean duten txostenean, besteak beste, Garoñako zentralaren ustiapena berritzeko hainbat neurri jasotzen dira, segurtasunari dagozkionak eta sistema elektrikoaren diseinu berriari buruzkoak.

Nuclenor da Garoñako zentral nuklearraren jabea. 2014an aurkeztu zion Espainiako Gobernuko Industria Ministerioari zentrala berriro abian jartzeko eskaria. 2031ra arte martxan izatea nahi du Nuclenorrek.

CSNk txostena ontzat joko balu, azken erabakia Espainiako Gobernuaren esku legoke. Aldiz, Kontseiluak txostena atzera botako balu, erabaki hori loteslea litzateke, eta, beraz, zentrala ez litzateke martxan jarriko.

Nuclenorren arabera, "arrazoi ekonomiengatik" dago itxita zentrala, "eta ez segurtasun nuklearrari lotutako arrazoiengatik".

razoiengatik".

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X