Nafarroako Ospitale Gunea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Ospitaleko Larrialdietako 'egoera larria' salatu dute

Erizain, erizain laguntzaile eta zaindarien kolektiboak aurreikuspen, baliabide eta antolakuntza falta dagoela adierazi dute.
Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdietako langileen protesta.
Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdietako langileen protesta. Argazkia: EiTB

Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdietako erizain, erizain laguntzaile eta zaindarien kolektiboak salatu duenez, zerbitzuak ez du behar bezala funtzionatzen, aurreikuspen, baliabide eta antolakuntza falta tarteko. Hori dela eta, egoera "sostengaezina" dela adierazi dute.

Juan Manuel del Moral erizainak eta Sira Garcia zaindariak kolektibo osoaren izenean hitz egin dute gaur kazetarien aurrean. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, egoera konpontzetik urrun dago; are gehiago, egoera "egunetik egunera larriagoa da".

"Langileek ez dituzte gehiago jasaten lan-baldintza txarrak, antolakuntza falta eta zerbitzuaren beharrei erantzuten ez dieten nagusiak", esan du Del Moralek.

"Larrialdi zerbitzuak ez du behar bezala funtzionatzen aurreikuspen, baliabide eta antolakuntza falta tarteko", azpimarratu du. Horien ustez, lan egiteko moduan hainbat aldaketa egin dituzte, kasu askotan azalpenik eman gabe eta langileen irizpide orokorraren kontra. Ildo horretan, langileak etsita daude zuzendaritzak beren iradokizunak aintzat hartzen ez dituelako.

Horren esanetan, "borondate falta dago zerbitzuaren arazoak konpontzeko". Besteak beste, horregatik, langile askok alde egin dutela nabarmendu du.

Bestalde, langileen ordezkariak ukatu egin du gripeari lotutako egoera denik, eta iaz eta behin eta berriz errepikatzen den zerbait dela adierazi du. Langileak kontratatu direla aitortuta ere, ez dela nahikoa azpimarratu du. "Ez ditugu diru kostua duten gauzak bakarrik eskatzen, antolaketa eskatzen dugu", zehaztu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X