Errefuxiatuen harreraren aldeko manifestazio jendetsua, Bartzelonan
Errefuxiatuak hartzearen aldeko manifestazio erraldoia izan da larunbat arratsalde honetan Bartzelonan, "Vollem acollir" ("Hartu nahi ditugu") lemapean. Gerra-gatazketatik ihes eginda dauden errefuxiatuak Europan hartu eta babesteko eskatu diete agintariei martxan parte hartu duten milaka lagunek.
Bartzelonako Udaleko iturrik baieztatu dutenez, 160.000 lagun inguruk parte hartu du mobilizazioan.
"Casa Nostra, Casa Vostra" kanpainak deitutako mobilizazioa Urquinaona Plazatik abiatzekoa zen 16:00etan, Layetana Etorbidetik jaitsi eta Itsas Pasealekuraino, baina bertan bildutako jendetzaren ondorioz, martxa hastear zenean, Layetana Etorbidea eta Pau Claris bezalako kaleak jendez gainezka zeuden jada.
'Aitzakiarik ez. Errefuxiatuak har ditzagun orain!' leloa daraman pankarta eraman du etorkinek osatutako talde batek martxaren buruan. Martxa bitartean jai-giroa nagusitu da, izan ere, adin guztietako lagunek parte hartu dute, horietako asko, etorkinak, baita adin txikikoak ere.

Errefuxiatuen aldeko mezuak erakutsi dituzte parte-hartzaileek. Argazkia: EiTB
Ada Colau Bartzelonako alkateak eta Kataluniako hainbat hiri garrantzitsuetako 100 bat alkatek bat egin dute mobilizazioarekin, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Gauzak horrela, Kataluniako alderdi politiko guztiek, PPk izan ezik, manifestazioa babestu dute edota bertan izango direla iragarri.
Gainera, etorkinen edo errefuxiatuen alde lan egiten duten elkarte eta gobernuz kanpoko erakunde ugari izan dira gaur Bartzelonan, hala nola, Proactiva Open Arms, SOS Racisme, Tanquem els CIE kanpaina, Stop Mare Mortum eta Papeles para todos (Paperak Guztiontzat).
Martxari amaiera emateko, "La Fura dels Baus" antzerki-konpainiak emanaldia eskainiko du.
"Casa Nostra, Casa Vostra" manifestuak 68.000 aldeko sinadura batu ditu dagoeneko.
Zure interesekoa izan daiteke
Antzar Egunean hildako mutila gogoratuko dute gaur Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egingo dute igande honetan, 19:00etan, Udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izango ditu.
Eltziegon bikotekidea harrapatzea egotzita atxilotutako emakumeak ertzain-etxean jarraitzen du
Gertaera larunbat goizean jazo zen, 07:30 aldera. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. 25 urteko emakumea ertzain-etxera eraman dute, eta eginbideak amaitutakoan utziko dute epailearen esku.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Azpeitiko eta inguruko beste herri batzuetako hainbat tokitan miaketak egin dituzte egunotan. Ustezko hiltzaileak, 43 urteko gizon batek, bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta soinean zeraman su-arma labur bat konfiskatu zioten.
Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko
Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Ondarroan atxilotu dute Azpeitiko ustezko hiltzailea
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotilla ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.