Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizen atxilotutako bi gizonak gaur joango dira epaile aurrera

Ostiral gauean izan zen erasoa, Gasteizen, eta larunbatean jarri zuen salaketa biktimak Udaltzaingoaren aurrean.

Datozen orduetan pasatuko dira epailearen aurretik larunbatean Ertzaintzak Gasteizen atxilotutako 21 eta 22 urteko gizonezkoak. Atxilotuei ostiral goizaldean Alde Zaharrean emakume bati sexu erasoa egin izana leporatzen diete.

Ostiral gauean izan zen erasoa, Gasteizen, eta larunbatean jarri zuen salaketa biktimak, Udaltzaingoaren aurrean.

Udaltzaingoak Ertzaintzari bideratu zion salaketa, eta larunbatean atxilotu zituzten 21 eta 22 urteko bi gizonezko horiek.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X