Eustat-ek emandako datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume langileek 4,5 ordu ematen dituzte egunean adingabeak zaintzen

Bien bitartean, etxetik kanpo lan egiten duten gizonezkoek, batez beste, 2,9 ordu igarotzen dituzte seme-alabak zaintzen.
18:00 - 20:00
Emakumeek gizonek baino 2 ordu gehiago ematen dituzte haurrak zaintzen

Etxetik kanpo lan egiten duten emakumeek 4,5 ordu ematen dituzte egunean 15 urtetik beherako seme-alabak zaintzen Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gizonezkoek, berriz, 2,9 ordu igarotzen dituzten zaintza lanetan, gaur Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako datuen arabera.

Emakume okupatuen erdiek 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzte egunero seme-alabak zaintzen eta % 14,7k, berriz, denbora hori igarotzen dute mendeko pertsonak zaintzen. Bestalde, lanean ari diren gizonen erdiek 2 ordu edo gutxiago pasatzen dituzte adingabeak zaintzen.

Kontziliazioari dagokionez, EAEn lan egiten duten hirutik batek uste dute "oso zaila" dela lana eta mendeko pertsonen zaintza bateratzea, eta % 31,2k, "zaila" dela lana eta adingabeen zaintza uztartzea. Eustaten arabera, gizonen % 72,7k eta emakumeen % 62,8k uste dute "zail samarra edo oso zaila" dela lana eta seme-alaben zaintza bateratzea.

Etxeko lanen banaketa ere ez da orekatua: gizonen % 91,3k 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu; emakumeen % 28,3k, 3 ordu edo gehiago. Lan banaketa desorekatu hori dela eta, emakume okupatuen % 14,9 "ez daude batere gustura" bikotekideak etxean egiten duenarekin. Gizon okupatuen % 70,4, berriz, "oso gustura" daude bikotekideen lanarekin.

Eszedentziak edo lanaldi-murrizketak sustapen profesionalaren kalterako izango diren beldurra zertxobait handiagoa da emakumeengan (% 29,1) gizonengan (% 27,6) baino. Emakume okupatuen % 18,9k uste dute amatasuna kaltegarria izan litekeela promoziorako, baina gizonen % 8,8k bakarrik uste dute aitatasuna kaltegarria izan daitekeela. Hala ere, bost gizon okupatutako batek uste dute aitatasun-baimenak kalte handia egin diezaiokeela ibilbide profesionalari.

Emakume langileek, batez beste, ia 10.000 euro gutxiago irabazi zuten 2014an; zehazki, EAEko gizonezkoek, batez beste, 24.417 euroko errenta zuten 2014an, eta emakumezkoek, 14.711 eurokoa.

Bestalde, genero berdintasunaren indizeari dagokionez, Euskadik 58,5 puntuko indizea du, Espainiako eta Europako batezbestekoaren aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X