Baliteke 146 pertsona hil izana Mediterraneoan, ontzi bat hondoratuta
Azken orduotan Mediterraneoan izandako hondoratze batean 146 pertsona hil ahal izan dira, Migrazioentzako Nazioarteko Elkarteari gaur bizirik erreskatatu duten gizon bat adierazi dionez.
Erreskatatuaren arabera, desagertutakoen artean, 5 adingabe eta hainbat emakume haurdun daude.
Europako "Sophia" operazioko itsasontzi batek Mediterraneoan erreskatatu du Gambiako gaztea, eta Italiako Kostaldeko Guardiako poliziek Lampedusako porturaino eraman dute, bertako komunikabideek esan dutenez.
Han artatu zuten medikuek, eta horiei azaldu zienez, Libiako Sabratha hiritik, Tripoliko mendebaldetik, duela bi egun atera zen beste 146 pertsonekin. Baina Italiatik Europako kostaldera heldu nahian, itsasoan hondoratu zen euren gabarra.