Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat ospitalera, Galdakaon izandako sute batean kea arnastuta

Garrak bart piztu dira egurra biltzeko erabiltzen den txabola batean, Ander Deuna kalean.

Emakume bat Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute herri horretan gertatutako sute batean kea arnastuta ondoezik sentitu baita.

Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra bart jazo da, 23:40 aldera, egurra biltzeko erabiltzen den txabola batean, Ander Deuna kalean.

Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak. Sua zerk piztu duen ikertzen ari dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X