Bittor Arginzoniz: 'Hemengo sekretu bakarra da lana eta lana'
Zuzenean sukalderaino sartu gara 'Faktoria'n. Axpeko plazan, Atxondon, Anbotopean, dago Etxebarri erretegia. Leku isila da Axpe. Jatetxeko atarian atzerritar bisitari batzuk zain daude. Barruan, eguerdiko menua prestatzen ari dira. "Nik eskaintzen dut niri jateko gustatzen zaidana", dio Bittor Arginzonizek, bere sukaldeko parriletako baten aurrean. Guztira sei ditu. Dena bertan erretzen dute. Jaki bakoitzak bere puntua du eta hori errespetatu egin behar dela esan digu. "Batez ere, produktu freskoak izan daitezela, ez oso manipulatuak edo landuak. Produktua eta haren kokzio-puntua errespetatu egin behar dira", gehitu du. "Leku honetan beti izan da tradizioa behe suetan prestaketak egiteko, amonak-eta, euren egurrarekin, sua haizatu… horrek usainak eta zaporeak gogoan geratzen dira eta bide horri jarraitzen diogu".
Hiru gauza dira garrantzitsuak: ikatza ez erabiltzea, usain oso gogorra duelako eta horrek kalte egiten die janariei. Bigarrena, egurrarekin lan egitea: egurrarekin sua egin labean, txingarra egiteko, eta, hirugarrenik, txingar hori pasatu parrilara.
Restaurant aldizkariak munduko seigarren onena izendatu duela aipatzen dugunean, barre egiten du Arginzonizek: "Nik ez dut uste seigarren onena izango garenik. Errespetatzen dugu. Azken batean, zerrenda bat da eta horrek ematen dizuna da jendeak ezagutzen zaituela eta jende asko etortzen dela. Hau ez da niretako konpetizio bat. Jende asko egongo da gustatzen zaiona, ez zaiona gustatzen ere bai...".
Mundu osoko sukaldariak etortzen dira Etxebarrira lanera. Gehienak AEBetatik eta Asiatik. Eta ikusten dute "hemengo sekretu bakarra lana eta lana" dela. Arginzonizek 27 urte darama Etxebarri. Txingarrarekin lan egin nahi zuen, hori zen argi zeukan gauzan bakarretakoa hasi zenean. "Hori da nik ezagutzen nuena eta hor hasi nintzen ezer jakin gabe. Oso bide zaila izan da. Inongo eskola edo jatetxetan ikasi gabe. Txikitatik ikusi dut janariaren ordua oso sakratua zela eta janariaren prestaketa eta errespetua eta apaltasuna balio bezala geratu zaizkit".
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilarak A-8 errepidean, Bilbo parean, hiru ibilgailuren arteko istripuaren ondorioz
Pertsona bat zauritu da. Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute Galdakaoko noranzkoan.
Kamioi bat gurutzatu da AP-8 autobidean, Oiartzunen, eta auto-ilara luzeak sortu dira Irunera bidean
Bi errei itxi behar izan dituzte, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira. Halaber, Donostiarako noranzkoan ere arretaz gidatzea gomendatzen du Segurtasun Sailak, kamioiaren zati batzuk errepidera erori direlako.
Gipuzkoan desagertutako gizon baten gorpua agertu da Ebron ibaian, Logroño parean
Lehen informazioen arabera, Tolosako ertzain-etxean eman zuten gizonezkoaren desagertzearen berri.
Andre Maria Zuriaren jaiei begira blusa eta nesken kalejira bakarra adosteko negoziazioak ixtear daude
Aldeek kalejira bakarra egitea adostu dute, Foru kalean hasi eta Daton amaituko litzatekeena. Ordutegia da orain negoziatzeke dagoen puntua.
Migratzaileen erregularizazioa: jakin behar duzun guztia, urratsez urrats
Prozesua apirilaren 16an hasiko da, online edo aurretiko hitzordua eskatuta egin ahal izango da, eta ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Urtebeteko bizileku eta lan baimena lortzeko aukera emango du.
Autismoa duen hautagai bat Gasteizen adimen-urritasuna duten pertsonentzako oposizio batetik kanpo uztea berretsi du Justiziak
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak ondorioztatzen du ez zuela ofizialki egiaztatu % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektualik, eta deialdiaren oinarriek horixe eskatzen zuten.
'Esnatu' aurkeztu du UEMAk, arnasguneetako "gainbeherari" erantzuteko dinamika
Arlo askotariko 18 eragilek bat egin dute ekimenarekin, eta "konpromiso zehatzak" hartu dituzte "eremu euskaldunek bizirik iraun dezaten". Besteak beste, Bankoa Abanca, Fagor, Kutxabank edota Euskadiko Futbol Federazioa beraien esku dagoen guztia egiteko prest agertu dira.
Behin-behinean espetxera bidali dute Iruñean etxebizitza batetik erorita hil zen emakumearen bikotekide ohia
Ezarrita zuen urruntze agindua urratzea eta legez kanpoko atxikitze delitua egotzi dizkio epaileak. Emakumea Sanduzelai auzoko eraikin bateko hirugarren solairutik erorita hil zen.
Asteburuan 26 hegaldi berezi daude aurreikusita euskal aireportuetan, Kopako finala dela eta
Gasteizko aireportutik zazpi hegaldi aterako dira Andaluziara: sei, Sevillara, eta bat, Jerezera. Bilboko, Donostiako eta Iruñeko aireportuetatik, berriz, bina hegaldi aterako dira Sevillara. Itzulerarako beste horrenbeste (13) hegaldi programatu dituzte.
Migratzaileen ezohiko erregularizazioa ostegunean hasiko da telematikoki, eta astelehenean, aurrez aurre
Gehienez, hiru hilabetez luzatuko da izapidea. Tramitea amaitu barik egon arren, eskaera onartutakoan lanean hasi ahal izango dira eskatzaileak.