Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat zauritu da Etxebarriko etxe batean piztutako sutean

08:15 inguruan piztu da sua, Ibai Ondo kaleko eraikin bateko hirugarren solairuan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko.

Gizonezko bat zauritu da, gaur goizean, Etxebarriko etxebizitza batean piztutako sutean. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, suhiltzaileek atera dute gizonezkoa etxetik.

Lehen informazioen arabera, 08:15 inguruan piztu da sua, Ibai Ondo kaleko eraikin bateko hirugarren solairuan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko. Bizilagun guztiek etxetik atera behar izan dute, harik eta suhiltzaileek sua itzali duten arte.

Zauritutako gizonezkoa tokian bertan artatu dute larrialdi zerbitzuetako langileek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X