Eta akuarida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izarrekin bat egiteko aukera, larunbat gauean

Larunbatetik iganderako gauean eta Akuarida deitutako izar-jasa izango da. Halley kometak sortzen du ikuskizuna, urtean birritan.
Iazko pertseiden irudia. Argazkia: EFE
Iazko pertseiden irudia. Argazkia: EFE

Eta Akuarida izeneko udaberriko izar euri garrantzitsuenak larunbatetik iganderako gauean izango du unerik distiratsuena; alabaina, Ilargiaren argiak protagonismoa kenduko dio fenomenoari.

Urtean bi aldiz gertatzen da eta Akuarida fenomenoa (maiatzean eta urrian) eta gehienetan hego hemisferioan bakarrik izaten da ikusgai.

Ikusteko moduan dagoen bi aldi horietan, Halley kometaren ibilbideak Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen ibilbidea ebakitzen du, eta izar iheskorrak sortzen ditu orduan.

Esan bezala, fenomeno hau Halley kometak eragiten du. Momentu honetan Eguzki Sistemaren kanpoaldean dago, eta 2061. urtera arte ez da berriz itzuliko. Hala ere, oraindik horren buztanaren arrastoa atmosfera zeharkatzen ikusten da.

Fenomeno hau ikusteko, hego-ekialdera begiratu behar da, eta Akuario izarra dagoen inguru horretara. Gurean, izar hau 04:00ak aldera aldera agertzen da.

Eta Akuarida apirilaren 19tik maiatzaren 28an sortuko da, baina unerik distiratsuena maiatzaren 5etik 6rako gauean izango du, Behatoki Astronomiko Nazionalaren esanetan.

Une horretan, Ilargia ia betea egongo da, eta horrek izar-jasa ikustea oztopatuko du.

Izar-euri horretaz gozatzeko ez da aparteko tresnarik behar; leku ilun bat eta zerua oskarbi egotea besterik ez.

Eta Akuario izarraren inguru horretan Neptuno planeta ere badago, baina teleskopio txikiekin ikustea oso zaila izaten da.

Gehienez, orduko 70 izar ikusi ahal izango dira, Javier Armentia Iruñeko Planetarioaren zuzendariak Eferi azaldu dionez.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X