Klima aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itsas-mailaren igoeraren ondorioz gehien kaltetuko diren hiriak

Euskal ikerlariek ohartarazi dutenez, Guangzhou, New Orleans, Bangkok eta beste hainbat hiri kinka larrian izango dira 2050. urtean.
Uholdeak New Orleansen, Katrinaren ondorioz. EiTB
Uholdeak New Orleansen, Katrinaren ondorioz. EiTB

BC3 Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai zentroko ikerlariek ohartarazi dute 120 hiritan premiazko neurriak hartu behar direla, 2050. urtean uholde handiak egon daitezkeelako eta kalteak oso larriak izango direlako. AEBn, Asia ekialdean eta Afrikan daude hiriok.

Ibon Galarraga, Luis Maria Abadie eta Elisa Sainz de Murieta euskal ikerlarien esanetan, 2050 urterako kalte larrienak izango lituzkeen hiria Guangzhou (Txina) da, Environmental Research Letters aldizkarian publikatu dutenez.

Zoritxarreko zerrenda horretako bigarren postuan New Orleans (AEB) dago. Ondoren, Asiako hego-ekialdeko zenbait hiri daude: Bangkok (Thailandia), Mumbai (India) eta Kalkuta (India).

Europan, oro har, denbora gehiago izango dute itsas-mailaren igoeraren mehatxuari aurre egiteko, Rotterdamen (Herbehereak) izan ezik.

Hauek dira kalte handienak izango dituzten 20 hiriak:

1. Guangzhou (Txina)

2. New Orleans (AEB)

3. Bangkok (Thailandia)

4. Mumbai (India)

5. Calcutta (India)

6. Osaka-Kobe (Japonia)

7. Alexandria (Egipto)

8. Tianjin (Txina)

9. Shangai (Txina)

10. Guayaquil (Ecuador)

11. Tokyo (Japan)

12. Shenzen (Txina)

13. Hai Phòng (Vietnam)

14. Nagoya (Japonia)

15. Ho Chi Minh City (Txina)

16. Boston (AEB)

17. Zhanjiang (Txina)

18. New York (AEB)

19. Surat (India)

20. Miami (AEB)

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X