Ezbehar larria A-15ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hernaniko istripuan nahastutako kamioilarietako bat atxilotu dute

Ausarkeriaz gidatzea egotzi diote. Ertzaintzaren ustez, kamioiak geldituta zeuden gainerako ibilgailuak jo zituen.
18:00 - 20:00
Kamioilariak lo hartu zuela adierazi zion Ertzaintzari atxilotu ondoren

A-15ean, Hernani parean, ostegunean izandako istripu larrian nahastutako kamioilarietako bat atxilotu du bart Ertzaintzak, ausarkeriaz gidatzea egotzita.

Guztira, 10 ibilgailuk —bi kamioik, tartean— egin zuten talka, eta bederatzi pertsona zauritu ziren. A-15a itxi egin behar izan zuten, eta auto ilara luzeak sortu ziren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, osteguneko 23:00ak aldera hartu zuten atxilo 41 urteko gizonezkoa, erietxean artatu eta gero.

Alkohol proban negatibo eman zuen kamioilariak (0 miligramo aire litroko). Ostiral honetan bertan eramango dute epailearen aurrera.

Ezbeharra 18:50 aldera jazo zen, A-15ean, Hernani parean. Donostiarako noranzkoan lanak egiten ari dira bertan, eta hori adierazten duten seinaleak daude tarte horretan. Antza denez, istripua izan ondoren atxilotu duten kamioilariak aurretik eraman zituen bertan geldirik zeuden gainerako ibilgailuak. Guztira, bederatzi lagun —lau gizon eta bost emakume— zauritu ziren, eta ospitalean artatu behar izan zituzten.

A-15a itxita egon zen ordu batzuez, ibilgailuak bertatik eraman eta bidea garbitu bitartean, eta pilaketak egon ziren 23:00ak arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X