Balea Urdina jokoaren ustezko bi kasu ari da ikertzen Ertzaintza

Jendea bere buruaz beste egitera bultzatzen duen Balea Urdina jokoaren ustezko bi kasu ari da ikertzen Ertzaintza, bata Errenterian eta bestea Durangon. Biktima biak adin txikikoak dira, a4 urte eta 17 urtekoak, hurrenez hurren.
Biktimak sare sozialen bidez garatzen den erronkarekin zerikusia duela baieztatuz gero, hasierako fasean egongo lirateke. Joko honek bere buruaz beste egitera bultzatzen ditu parte hartzaileak.
Balea Urdina jokoaren arriskuaz ohartarazi du Ertzaintzak
Halaber, sare sozialetan hedatzen ari den Balea Urdina jokoaren kasuak ekiditeko jarduteko beharraz ohartarazi du Ertzaintzak. "Oso arriskutsua" dela argudiatu du, nerabeei bere buruz beste egiteko ideia helarazten dielako.
Segurtasun sailak ohar batean azaldu duenez, joko hau Errusian abiatu zen iaz sare sozialen bidez. 1etik 50era arteko zenbakia duten erronkak gainditzen joan behar dute parte hartzaileek, eta administratzaileak bere buruaz beste egiteko ideiak igortzen dizkie.
Honako hauek dira, besteak beste, probak: ezorduetan jaikitzea beldurrezko pelikulak ikusteko, besoetan eta hanketan ebakiak egitea, edo zubi zein eraikinetako goiko aldeetan egotea. Azken proba gisa, "jokalariek" bere buruaz beste egin behar dute.
Gainera, jokoa kontrolatzen duen pertsonak garbi esaten du, hasiz gero, ezin dela amore eman. Gainera, ez diote ezer esan, ez irakasleei, ezta gurasoei ere.
Ertzaintzaren esanetan, "biktimen profilarengatik da arriskutsua jokoa, nerabeak izanik, nortasuna garatzeaz gain, oso eraginkorrak direlako".
rrak direlako".Albiste gehiago gizartea
"Así se escribe un crimen", Euskadiko kronika beltzeko kasurik izugarrienei buruzko dokumental saila, ETB2n
Ekoizpena EITBren eta El Correoren (Vocento) arteko lankidetzak emandako fruitua da. Bi hedabideetako kazetarien kontakizunak biltzen ditu, gertakari horiei buruzkoak, eta zer gertatu zen azalduko dute, bertatik bertara.
Hogei urte dira Hego Euskal Herrian sexu berekoen arteko lehen ezkontza ospatu zenetik
Gasteizko udaletxean egin zen, 2005eko irailaren 3an. Beatriz Artolazabal alkateordeak ekarri du gogora egun hura, sare sozialetan. Izan ere, berak zuzendu zuen ezkontza, zinegotzi zebilen eta.
Gizon bat hil da N-113 errepidean, Fiteron, kamioi baten aurka talka eginda
Istripua asteazken goizean jazo da. Ibilgailu batek eta kamioi batek elkarren aurka talka egin dute. Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Urtebeteko espetxe zigorra eta futbol zelaietara bi urtez sartzeko debekua, Iñaki Williamsi irain arrazistak egiteagatik
Fiskaltzarekin akordio batera iritsita, akusatuak gertaerak aitortu egin ditu. Hala, hasierako zigor eskaera murriztu diote, eta irain arrazistak egiteagatik bete beharko ez duen urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote. Epaileak 1.080 euroko kalte-ordaina eta futbol zelaietara bi urtez sartzeko debekua ezarri dio.
Aburtok “Gazako genozidio izugarriaren” aurrean Vuelta dela egindako protesta-ekimen bakezaleak ulertzen ditu, ez, ordea, "gizabidegabekeriak"
Gernika-Palestina herri-ekimenak mobilizazioak deitu ditu gaur, Bilbon, Palestinaren alde eta Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurka, Vueltaren testuinguruan.
Gizon bat atxilotu dute Galdakaon, sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita
Emakumezko batek erasoa salatu zuen larunbatean, eta egun horretan bertan atxilotu zuten gizonezkoa, sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita. Igandean, epailearen esku utzi zuten.
Irungo enpresa batean izandako suteak kalte larriak eragin ditu, eta pertsona bat ospitalean da, kea arnasteagatik
Sua itzali dute, baina suhiltzaile talde bat bertan dago, badaezpada.
Bost pertsona zauritu dira Valtierran, bi autok elkarren kontra talka eginda
Istripua astearte arratsaldean gertatu da, N-121 errepidearen 72,4 kilometroan. Gurutze-bide batean bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dute. Suhiltzaileek 16 urteko gazte bat autotik atera behar izan dute, harrapatuta zegoelako.
Hiru dolu-egun Okondon, trafiko-istripuan hil diren bi gazteen omenez
Udalak "samina eta errespetua" adierazi nahi du erabakiaren bitartez. Istripuan beste bi pertsona zaurituta dira.
Gernika-Palestinak protesta egiteko deia egin du Vueltak Bilbon abiatuko duen etapan, Israelek Gazan egindako genozidioaren aurka
Israel-Premier Tech taldeari lasterketan parte hartzen uztea leporatu diete UCIri eta txirrindulari lasterketaren antolatzaileei.