"Así se escribe un crimen", Euskadiko kronika beltzeko kasurik izugarrienei buruzko dokumental saila, ETB2n
Ekoizpena EITBren eta El Correoren (Vocento) arteko lankidetzak emandako fruitua da. Bi hedabideetako kazetarien kontakizunak biltzen ditu, gertakari horiei buruzkoak, eta zer gertatu zen azalduko dute, bertatik bertara.
Datorren irailaren 10ean, 22:15ean, ETB2k Así Se Escribe Un Crimen estreinatuko du, EITBk eta El Correok (Vocento) Secuoya Studiosekin elkarlanean ekoitzitako telesail dokumentala, Euskadiko kronika beltzaren kasu mediatiko eta ikaragarrienak aztertzen dituena.
Zortzi kapitulutan zehar, Así Se Escribe Un Crimen saioak gertakariak berreraikitzen ditu, artxiboko irudiez baliatuta, adituei eta ikerketan parte hartu zuten iturriei egindako elkarrizketek elikaturik, gertatutakoa kontatuz, eta inplikatutako pertsonek pairatutako kalte emozionala eta profesionala islatuz.
Ainhoa de las Heras, David Olabarri eta David Gonzalez El Correoko gertakarietako kazetariak, eta Miriam Duque, Radio Euskadiko Ganbara Negra saioaren zuzendaria, dira gertakari horiek bertatik bertara jarraitu zuten kazetarietako batzuk, eta orain krimenak berraztertu dituzte, hasierako ikerketatik ebazpen judizialera arte.
Kasu errealak, kronika beltzean lorratza utzitakoak
Kapitulu bakoitzak gizartea hunkitu zuten krimenen xehetasunak aletzen ditu, ikerketen garapena ez ezik, kasuen inguruko inguruabarrak ere aztertuz. Engainuek eta obsesioek eragindako gertaeretatik hasi eta beldur kolektiboa piztu zuten kasuetara arte, serieak agerian jartzen du delituok mugarria izan zirela memoria kolektiboan eta Euskadiko segurtasunari eta justiziari heltzeko moduan.
Así Se Escribe Un Crimen gertaerak kazetaritzaren ikuspegitik errepasatzeaz gain, indarkeriaz eta gertakari horiek gizartean duten eraginaz kontzientzia sortzea ere bilatzen du, tratamendu dokumentatua errespetuz eginda.
Fitxa teknikoa
Zuzendaritza: Mayjo Ruiz
Ekoizpen exekutiboa: José Luis Pastor/Alberto Tellitu/Sergio Lizarraga/Paolo Nocetti/Raúl Serrano
Ekoizpen delegatua: Izaro Goenaga
Produkzio zuzendaritza: Fausto Bastida
Errealizazioa: Keles Barreda
Gidoia: Roberto Alonso/Guillermo Estrada