Hiru dolu-egun Okondon, trafiko-istripuan hil diren bi gazteen omenez
Udalak "samina eta errespetua" adierazi nahi du erabakiaren bitartez. Istripuan beste bi pertsona zaurituta dira.
Banderak haga erdian, Okondon. Irudia: EITB
Okondoko Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu, trafiko-istripuz hil diren bi gazteen senideei “samina eta errespetua" adierazteko. Istripuan, gainera, bi gazte zauritu dira.
Ezbeharra goizaldean gertatu da, 01:00etan, A-3632 errepidean, Arabako udalerrian. Bi emakume eta bi gizon gazte zihoazen ibilgailuan. Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, autoa errepidetik atera eta irauli egin da.
"Gure dolumin eta elkartasunik beroena adierazi nahi diegu senide eta maiteei, baita galera sentimendu hau konpartitzen duen bizilagunei ere", adierazi du Udalak.
Hiru dolu-egunetan udal eraikinetako banderak haga erdian egongo dira.
TRAFIKO-ISTRIPUA
Jon Escuza, Okondoko alkatea: "Herria lur jota dago"
Okondoko bi gazte hil dira gaur goizaldean trafiko-istripu batean, eta herria lur jota dago. Jon Escuza herri horretako alkateak alkateak doluminak helarazi dizkie biktimen familiei eta errespetua eskatu du.