Hogei urte dira Hego Euskal Herrian sexu berekoen arteko lehen ezkontza ospatu zenetik
Gasteizko udaletxean egin zen, 2005eko irailaren 3an. Beatriz Artolazabal alkateordeak ekarri du gogora egun hura, sare sozialetan. Izan ere, berak zuzendu zuen ezkontza, zinegotzi zebilen eta.
Bi gizonen arteko ezkontza. Artxiboko irudia
Hego Euskal Herrian, 2005eko irailaren 3an ospatu zen sexu berekoen arteko lehen ezkontza, Gasteizko Udaletxean, hainbat hamarkada borrokan aritu ondotik. Tito eta Guillermo izan ziren aurrenekoak ezkontzen, Espainiako Gobernuak ekainean Kode Zibila aldatu eta gero. Hilabete geroago, Idoia eta Begoña ezkondu ziren Errenterian, lehenengo bi emakumeak.
20 urte igaro dira ordutik, eta gisa horretako 2.000 bat ezkontza egin dira Hego Euskal Herrian dagoeneko, sexu berekoen arteko ezkontzak baimentzen zituen legea onartu zutenetik
Beatriz Artolazabal Gasteizko egungo alkateordeak egin zuen legezko ezkontza hura, eta bere sare sozialetan gogora ekarri du "egun historiko" hori, "berdintasunerako eta askatasunerako bideak" ireki zituen eta.
"Bi hamarkada geroago, aurrera egin dugu, baina erabateko berdintasuna oraindik ez da errealitatea. Oraindik badaude oztopoak gainditzeko", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.