Birziklapena hobetzeko aplikazio bat aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak
Etxeko hondakinak bereizi eta sailkatzeko orduan sor daitezkeen zalantzak argitzeko balio dezakeen tresna digital berri bat aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak astelehen honetan. Bi helburu nagusi ditu: Araban birziklapena hobetzea eta horren inguruko kontzientzia zabaltzea.
InfoRecikla.eus telefono mugikorrentzako aplikazio bat da, eta ordenagailuentzako beste bertsio bat prestatu dute. Arabako Foru Aldundiak nabarmendu duenez, erabiltzaileentzat oso lagungarria izango da hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota behar duten jakiteko orduan.
Zalantzak argitzeaz gain, puntu berde mugikorraren ordutegiaren berri emango du tresna digital berriak, eta erabiltzailea dagoen tokitik garbigune edo berrerabiltzekoen edukiontzi zurietara joateko biderik laburrena zein den ere zehaztuko du.

InfoRecikla.eus telefono mugikorrentzako aplikazioaren aurkezpena.
Josean Galera Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua InfoRecikla.eus tresna digitalaren aurkezpenean izan da, eta birziklatze ohiturak hobetzera bultzatu du herritarrak.
Foru diputatuak emandako datuen arabera, “birziklatze ohituretan aurrera egitea premiazko beharra da”. Horren esanetan, edukiontzi grisera botatzen diren hondakinen erdiak organikoak dira, eta edukiontzi marroira bota litezke, konpost bihurtzeko.
Era berean, edukiontzi grisera botatzen den guztiaren % 18 ontziak dira, eta horiek edukiontzi horian sartu beharrekoak lirateke.
Paperari eta kartoiari dagozkien zifrak ere antzekoak dira: edukiontzi griseko hondakinen % 14k edukiontzi urdinean egon beharko lukete.
Oker gutxixeago egiten da beirarekin: edukiontzi griseko hondakinen % 5 inguru izan ohi da beira, Galeraren hitzetan, eta kezkagarritzat jo ditu zifra horiek.
“Klima aldaketa leuntzeko, nork bere harri koskorra jartzeko aukera du, eta ziur naiz aplikazio honek arabarrei ekarpen hori egiten lagunduko diela”, esan du foru diputatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.