JAZOERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Belauntzan, traktoreak azpian harrapatuta

Erabiltzen ari zen traktorea irauli egin da eta azpian harrapatu du, goizeko bederatziak aldera.

Gizonezko bat hil da gaur goizean Belauntzan (Gipuzkoa), traktore bat erabiltzen ari zela. Ibilgailua irauli egin da eta azpian harrapatu du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 9:10 inguruan jazo da, eta larrialdiko zerbitzuak bertaratu eta biktima suspertzen saiatu diren arren, ez dute lortu. Garabi bat erabili behar izan dute traktorea altxatu ahal izateko.

Hildakoa Gipuzkoako Aldundiko 53 urteko suhiltzaile bat zen, eta bere etxe inguruetan ari zen lanean.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Gipuzkoako ordezkaritzak jakitera eman duenez, ez du txostenik irekiko, ez baitu lan istriputzat jo, baizik eta esparru pribatuan jazo den ezbehar gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X