Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lekeition desagertu den arrantzale baten bila ari dira

Itsas Salbamenduak bilaketa lanak abiatu ditu gaur, atzo goizaldean portutik atera zen 57 bat urteko gizona aurkitzeko asmoz.

57 bat urteko gizonezko bat desagertu da Lekeition atzo txalupa batean itsasora atera ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gizona atzo goizaldean atera zen itsasontzi txiki batean, eta gaur eman du abisua senide batek, itzultzen ez zela ikusita.

Hala, Itsas Salbamendua, Ertzaintza eta Gurutze Gorria elkarlanean ari dira gizona bilatzeko lanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X