Alor pribatuan berdintasunean eragiteko 'ahuleziak' onartu ditu Emakundek
Berdintasunerako Legearen ebaluazioaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur goizean, Gasteizen, 'Berdintasunerako Legea: Lorpenak eta erronkak' izenburuarekin Emakundek antolatu du jardunaldiaren baitan.
Ebaluaketaren emaitzen arabera, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea "tresna juridiko eraginkorra eta baliagarria" izan da, eta Legea indarrean egon den lehen urteetan lortutako aurrerapen asko "finkatzea eta bermatzea" lortu da.
Halaber, tresna eraginkorra izan da "berdintasun politiken garapenean aurrera egiteko, bereziki baliabide ekonomiko eta pertsonalei dagokionez, eta baita ere, sektore bakoitzaren alorrean zeharkakotasun estrategia areagotzeko". Emakunderen ustez, ebaluazioak erakusten du "Legeak eragina izan duela hiritarren berdintasunaren inguruko sentsibilizazio eta kontzientziazioan, eta honek ekarri duela hiritarren eskaerak areagotzea eta exijentzia maila handiagoa izatea alor honetan".
Iñigo Urkullu lehendakariak aurkezpen ekitaldian gogoratu duenez, "Euskadi bosgarren postuan dago Europako Genero Berdintasunaren Indizean, herri hauen atzetik: Suedia, Finlandia, Danimarka eta Herbehereak". Halere, "aurrerapausoak eman diren arren, eta arlo honetan euskal politikak erreferenteak abian jarri dituen arren", lehendakariak aitortu du Euskadi "erdibidean" dagoela oraindik "berdintasun erreala eta benetakoa lortzeari begira".
Ildo beretik mintzatu da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria ere. Jaurlaritzaren Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea "aitzindaria eta erreferentea" dela esan du. Legea onartu zenetik, "antolaketarako egitura sendo bat" eraikitzea lortu dela ziurtatu du. Horren hitzetan, krisi ekonomikoak gogorren astindu zuen urteetan ere, berdintasunera bideratutako diru kopuruari eustea lortu zen, atzerapenik gabe.
Legearen "derrigortasuna" ere azpimarratzen du ebaluazioak. "Derrigortasun hau funtsezkoa izan baita administrazio publikoan berdintasun neurriak ezartzeko. Kontratazio publikoetan berdintasunaren ikuspegia txertatzea edo Jaurlaritzaren arauen genero eraginaren ebaluaketa honen adibide dira, eta nazioartean ere eredu bihurtu dituzte EAEko berdintasun politikak", nabarmendu dute arduradunek.
Ahuleziak
Aurrera egitea lortu den arren, Legeak ahuleziak ere badituela onartu dute goizeko ekitaldian. Alor pribatua da horietako bat, Berdintasunerako Legeak "mugak" baititu konpetentzia eta zigorren eremuetan alor honetan "eragin handiagoa" izateko.
Emakunderen arabera, beste erronka bat sexuen araberako "rol eta estereotipoen desagerraraztean beharrezkoa den abiaduran aurrera egitea da". "Gizarteak baditu zenbait sinesmen eta balore oso sustraituak daudenak, eta Legeak berak bakarrik aldatu ezin dituenak. Balore aldaketak eta gizartearen eraldaketak Legearen zereginetatik harago doaz, baina hala ere, Legea izan daiteke aldaketa legitimatzen jarraitu dezakeen tresna, ebaluazioaren arabera", esan dute aurkezpenean.
Demokrazia eta Hiritarren Parte hartzeko Euskadiko Liburu Zuriaren printzipioei jarraituz egin da ebaluaketa, "hiritarren parte hartzean oinarritutako politikak eta hiritarren eta administrazioaren arteko kolaborazioa sustatuz", egileek ziurtatu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.