INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

63 urteko emakume bat hil dute Getafen, bikotekideak antza

Ustezko hiltzailea, 71 urteko gizonezkoa, bere kabuz aurkeztu da Poliziaren aurrera.
GETAFE EFE
GETAFE EFE

63 urteko emakume bat hil du, ustez, 71 urteko bere bikotekideak Getafen. Ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Guardia Zibilaren aurrean, Poliziaren iturriek jakinarazi dutenez.

Ustezko hiltzailea, 71 urteko gizon espainiar bat, 05:10ean joan da polizia-etxera, bere bikotekidea, 63 urteko emakume espainiar bat, hil duela esanez.

Agenteak bikotearen etxebizitzara joan dira, eta emakumearen gorpua topatu dute, buruan hainbat kolpe zituela.

Polizia iturrien arabera, gizonezkoak aurrekariak ditu emakumeari 2011n eta 2012an tratu txarrak emateagatik. Hala ere, lehen kasuan emakumeak ez zuen urruntze agindurik onartu, eta bigarrenean, berriz, ez zuen salaketarik jarri.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X