Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu erasoa salatu du neska gazte batek Donostian

Urgull mendiaren inguruetan gertatu zen erasoa; Ertzaintzak ikerketa abiarazi du. Udalak erasoa gaitzetsi du eta elkartasuna agertu dio biktimari.

Gazte batek sexu erasoa jasan duela salatu du Donostian (Gipuzkoa). Erasoa astearte goizaldean gertatu zen, Urgull mendiaren inguruetan, salatutakoaren arabera.

Gainera, biktimak gertatutakoa jakinarazi dio Ertzaintzari, eta horrek ikerketa abiarazi du.

Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, Eneko Goia Donostiako alkateak baieztatu du sexu eraso baten salaketa izan dela, eta 14 tik 15erako gauean gertatu dela. "Oraindik ikertzen ari dira", esan du.

"Ikerketaren ondorioen zain gaude, baina, hala da, baliteke jaietan inolaz ere ikusi nahi ez dugun gertaera horietako baten aurrean egotea", gaineratu duenez.

Udalaren gaitzespena eta biktimarekiko elkartasuna

Donostiako Udalak, Bozeramaileen Batzordea bilduta, adierazpen instituzionala onartu du, xede izanik salatutako sexu-erasoa gaitzestea. Testuan, 'babesa eta elkartasuna' agertu dizkio biktimari, haren familiakoei eta ingurukoei. Erasoa 'tamalgarria' dela dio Udalak agirian.

Donostiako Udalak arreta-zerbitzuak eta babes juridiko, sozial eta psikologikoa jarri ditu erasoa jasan duen emakumearen esku, bai eta 'behar duen laguntza osoa'.

Ildo horretan, Udalak dio honelako erasoek 'indarkeria matxistaren isla arbuiagarriena da, bai eta genero-desberdintasunak sortutako jarrerena; horiek oraindik daude indarrean gure gizartean, eta Udal honek guztiz gaitzesten ditu'.

Hori dela eta uste du beharrezkoa dela 'baloreetan oinarritutako hezkuntzan eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunean’ lanean jarraitzea; halaber, Udalaren iritziz, berretsi behar da 'egunero-egunero lan egin behar dugula horrelako jarrerak sortzen dituzten eragileen aurka'.

Gaitzespena agertzeko, Udalak Aste Nagusiaren erdian egiten duen hamaiketako ofiziala minutuko isilune batekin hasi dute; horren astean, Eneko Goiak berretsi du behin eta berriz errepikatzen den mezua: 'Sexu-erasoak soberan daudela' hirian.

Kazetariei egindako adierazpenetan, Goiak zehaztu du salaketa dagoela sexu-eraso batengatik. Alkateak 'zuhurtziaz' jokatu behar dela esan du; izan ere, oraindik 'ikerketa-fasean' dago.

'Baina salaketa egoteak eramaten gaitu, berriro ere, behin eta berriz errepikatzen ari garen mezu batera: sexu-erasoak erabat soberan daudela gure hirian', nabarmendu du. Halaber, agertu du guztiz gaitzesten dituela horrelako jarrerak.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X