Hontzak: ‘Umoreari ezin zaio inolako mugarik ipini’
Hontzak Bilboko konpartsak ohar bat kaleratu du sare sozialen bitartez, taldeak Bilboko jai eremuan duen txosnaren dekorazioak zabaldutako polemikaren harira.
Gaur goizean, hainbat ertzainek “Vatikanoko harategia” lana kendu dute Hontzak konpartsaren txosnatik. Lanak Jesus gurutziltzatua irudikatzen du Vatikanoko kupularen azpian, berorren okela zatiak irudi batean sailkatuta dituela, eta “Har ezazue eta jan guziok honetatik, hau nire gorputza da eta” leloa erakusten du.
Bilboko Gotzaintzak salaketa jarri zuen atzo arratsaldean epaitegian, eta epaileak irudiak kentzea eskatu dio Ertzaintzari, gaur goizean egin duenez. Horren aurrean, testu hau kaleratu du konpartsak:
“Hontzak Konpartsaren txosnaren dekorazioak sortutako iskanbilaren harira, honako hau adierazi nahi dugu:
Gure nahia desobedientzia zibil eta adierazpen askatasunezko ariketa praktiko bat egitea izan da (eta momentura arte lortu dugu) espainiar zigor-kodearen parte den “sentimendu erlijiosoen aurkako delitua” delakoaren kontra. Umoreari ezin zaio inolako mugarik ipini eta hori da ariketa honekin aldarrikatzen ari garena.
33 urteko gazte baten haragi jan eta odol edanaren erritu magiko eta kanibalaren simulazioa eszenifikatzen duten performancearen antolatzaileei pertsona batzuoi horrek barre eragin zigukeela uler zezaketela uste genuen. Eldarniozkoegia iruditzen zitzaigun benetan ari zirela sinisteko.
Hontzaken parte garenoi ere ez zaigu gehiegi gustatzen udaberrian antolatzen duten jai hori, non txanodun batzuk jendaurrean paseatzen duten, eta umeen aurrean, jende askoren sentikortasuna irain dezaketen panpin makabro eta odolduak. Baina adierazpen askatasunezko ariketa dela ulertzen dugu. Pertsona horiek emakumeak gutxiestea, askatasun sexualaren kontra egitea eta jenero aniztasuna gaitzestea ere adierazpen askatasun gisa ulertzen dugu. Nahiz eta ez dugun ulertzen non dauden adierazpen horien txiste edo alde dibertigarriak.
Honengatik, horrenbeste iraintzen duen jende hori bere buruaz apur bat barre egitera animatzen dugu, beren bizi ereduan asko baitira burla arrazoiak.
Sineskeria indibidualak ezin dira oinarrizko eskubideen gainetik egon, adierazpen askatasunaren kasu.
Mindutako jendeari aholku bat emanez amaituko dugu, esanez, ez badutela nahi inork beren sinesmenei barre egitea, ez ditzatela hain sinesmen barregarriak izan edo, gutxienez, publikoki ez erakustea. Baina, egin nahi badute, utz diezaietela beste pertsona batzuei gogoak ematen dien legez iritzia ematen. Bestalde, pertsona helduek lagun ikusezinak izatea zentzuduna den ausnartzera bultzatzen ditugu, eta, gainera, besteok serio hartzea nahi izatea.
GORA ASTE NAGUSIA!!
GORA MARIJAI!!”
Aburtok “errespetua” eskatu du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du pertsonen “errespetuaren” eremuan “irmo” jokatu behar dela, eta errepikatu du ez zaiola “batere” gustatu konpartsa batek bere txosnan Gotzaintzak “biraotzat” hartzen dituen irudiak erakustea.
Aburtok errepikatu du dekorazioa ez zaiola “batere” gustatzen, eta azpimarratu du Bilbo, “hiri askotariko eta plurala”, bisitatzen duenak “bere sentimenduak adierazi ahal izatea eta aske sentitu ahal izatea” dela garrantzitsuena, “batzuek besteen pentsamoldeak gutxietsi egiten dituztelako irainduta edo deseroso sentitu beharrik gabe”.
beharrik gabe”.Zure interesekoa izan daiteke
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kirolgunean kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira, eta pronostiko erreserbatua dute.
Llantenoko baso-sutea larunbat honetarako kontrolpean izatea espero dute suhiltzaileek
Datozen egunotan inguru horretara joan beharko dute, eremua hozteko eta garrak berriro piztu ez daitezen zaintzeko. Larunbatera begira, bost helikoptero izango dituzte berriro lanean.
Ebroko Konfederazioak arroaren ia osoan bat-bateko ur-goraldien arriskuaz ohartarazi du
Ostiral arratsaldean, honako hauek dira eraginak jasateko probabilitate handiena duten eremuak: Araba, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Soria, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Castelloko probintzia.
11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Itzulera Operazioa abian jartzeko eskatu dio Irunek Eusko Jaurlaritzari, AP-8 autobidean auto-ilara luzeak sortu ostean
Udalerriak plan berezia aktibatu du, eta, horren arabera, bertako ibilgailuek baino ezin dute erdigunetik zirkulatu. Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio dagoeneko abian jar dezala dispositibo berezia, pilaketek udalerria "kolapsatzea" saihesteko.
Barrakak zabalik daude jada Bilbon: Etxebarria parkea berriz ere atrakzioz bete da
Egunero irekiko dira, 17:00etan, irailaren 6ra arte. Horien artean, helduentzako hamabi atrakzio, haurrentzako hamahiru, sei txurro-denda, hainbat motatako hamazazpi postu eta terraza duten lau taberna izango dira, baita ikuskizunak, trebetasun-jokoak eta ausazko jokoak ere.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) herri ekimenak boluntarioek pairatzen duten "kriminalizazioa eta jazarpena" salatu, eta komunikazioa eskatu dio Donostiako Udalari
Horren ordezkariek azpimarratu dutenez, "ez dago, gaur egun, afari solidarioen pareko alternatibarik", eta udal-baliabideak ez dira nahikoak.
Osakidetzak 129 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz begietako arazoak izan dituztelako
Ostiral honetan, 70 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
'Sokamuturra Ez' taldeak probara ez joateko eskatu du Getxon, eta "animalien sufrimendurik gabeko" jaien alde egin du
Sokamuturra ordezkatzeko jai batzordearekin negoziatzen saiatu dela esan, eta "parte-hartzea ezin da sufrimenduan oinarritutako jarduera bati eusteko aitzakia izan", nabarmendu du elkarteak.
Espainiak eta Marokok mugak blindatu dituzte larunbatean izan litekeen etorrera masibo baten aurrean
Ceuta eta Melilla hiriek segurtasuna indartu dute muga zeharkatzeko deialdien aurrean. Rabatek ere gogortu ditu neurriak, Castillejosen hesi eta kontrol gehiago ezarrita.