Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Coruñan, amaginarreba hiltzea egotzita

Ustezko hiltzaileak ihes egiteko hegazkineko billeteak zituen harentzat eta 21 hilabeteko haurtxoarentzat.

Guardia Zibilak gizon bat (43 urte ditu) atxilotu du Coruñan, astelehen honetan, amaginarreba hiltzea eta 21 hilabeteko haurtxoarekin ihes egitea egotzita, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Gertaerak goizaldean izan ziren, Monte Alto auzoan. Atxilotutako gizonezkoak ustez amaginarreba (73 urte ditu) hil eta ihes egin zuen.

Guardia Zibileko agenteek 06:00etan aurkitu zuten, Fonteculler herrian, Culleredo udalerrian, eta atxilotu egin zuten.

Une horretan, ustezko hiltzaileak hegazkineko billeteak zituen harentzat eta haren haurtxoarentzat, Alvedroko aireportuan hartzeko, atxilotu zuten udalerri berean.

Biktimaren senide batek jakinarazi zion gertatutakoa Udaltzaingoari, eta hark Polizia Nazonalari abisatu zion, etxera joan eta odoleztatutako gorpua aurkitu ostean.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitu nazaten"

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren egunean zortzi lagun atxilotutu dituztela eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, "igogailuen alkate" gisa oroitzea gustatuko litzaiokeela, hori herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X