Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

60 urteko emakume bat hil da Zarautzeko hondartzan, itota

Surflari batzuek uretatik atera dute, baina ondoren osasun langileek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Hirurogei urteko emakumezko bat hil da gaur arratsaldean Zarautzeko (Gipuzkoa) hondartzan, itota, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Surflari batzuek uretatik atera dute andrea, itotzen ari zela ikusita, baina ondoren sorosleek eta osasun langileek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko, suspertzen saiatu badira ere.

15:15ean jazo da ezbeharra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X