Hiru emakumeri eraso diete Gasteizen, Zallan eta Bilbon
Hiru emakumeri eraso diete azken 24 orduetan EAEn, hain zuzen, Gasteizen, Zallan (Bizkaia) eta Bilbon. Hori dela eta, Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu genero indarkeriako delitu bana egotzita. Osasun arreta jaso behar izan dute hiru emakumeek, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lehenik, Ertzaintzak 28 urteko gizon bat bi aldiz atxilotu zuen igandean Gasteizen, bikotekidea jotzeagatik. Lehen atxiloketa goizaldean izan zen. Gizonak aurpegian jo zuen emakumea, eta leihotik behera jaurti zituen haren arropak eta gauzak. Gainera, aurre egin zien bertara joan ziren agenteei. Hori guztia dela eta, atxilotu egin zuten, genero indarkeriako delitu bat eta agintaritzaren agenteen aurkako beste bat egotzita.
Igande arratsaldean, Ertzaintzaren agenteek Gasteizko etxebizitza berera jo behar izan zuyen, gizonak berriro jo baitzuen emakumea. Biktima Txagorritxuko Ospitalean artatu behar izan zuten, zauriak sendatzeko.
Bestalde, igande goizaldean, Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu zuen Zallan (Bizkaia), bikotekide ohiari eta haren egungo bikotekideari lesioak eragitea leporatuta. Dirudienez, erasotzaileak emakumearen egungo bikotekidea mehatxatu zuen, eta aldean zeraman arma zuria kentzeko borrokan ari zirela, ebakiak egin zizkien emakumeari eta bikotekideari. Biktimak osasun zentro batean artatu behar izan zituzten, eta erasotzailea atxilotu egin zuten, genero indarkeria, urruntze agindua urratzea eta lesioak egitea egotzita.
Azkenik, igande iluntzean, 23:30 aldera, gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Bilbon, bikotekidea jo zuelakoan. Erasoa ostalaritza establezimendu baten kanpoaldean gertatu omen zen, bi urteko neskato baten aurrean. Erasotzaileak zauria egin zion biktimari ezpain batean, eta osasun zentro batean artatu behar izan zuten. Ertzainek erasotzailea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zuten.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
uzten fakturan.Zure interesekoa izan daiteke
BiomaGUNEk ohartarazi du aspartamoa "kaltegarria" izan daitekeela bihotzerako eta garunerako
Aspartamoa pisua galtzen lagun dezakeen edulkoratzaile artifiziala da, baina azukrea baino 200 aldiz gozoagoa da.
Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko
Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.
Osakidetzak markak hautsi ditu: 34 transplante egin dituzte azaroan Gurutzetako Ospitalean
Zentroak 25 giltzurrun-transplante eta 9 gibel-transplante egin ditu hilabetean, eta arlo horretan Estatuan eta nazioartean duen lidergoa sendotu du.
Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak IRTA-CReSA laborategiaren egoitza miatu dute, txerri-izurri afrikarra dela eta
Zero gunetik gertu dagoen eraikinean sartu dira gaur goizean, epailearen aginduz. Inguru hori susmopean dago, txerri-izurri afrikarra zabaltzea eragin omen zuen ihesaldi bat ikertzeko.
Mancisidor hautatu dute ararteko, EAJ, PSE-EE eta PPren babesarekin, eta EH Bilduren oposizioarekin
Haren aurrekoak, Manuel Lezertuak, ekainaren 19an formalizatu zuen karguari uko egin ziola, eta, harrezkero, Ines Ibañez de Maeztu izan da jarduneko arartekoa.
Hiru pertsona zauritu dira BI-637 errepidean, Erandion, hiru ibilgailuk eta autobus batek izandako istripuan
Ezbeharra 07:50 aldera gertatu da, eta ezkerreko eta erdiko erreiak itxi behar izan dituzte. Ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Bizkaibusen Mugi txartela erabilita ibili ahal izango da aurrerantzean
Horrela, hiru lurraldeetako edozein garraio-txartel (Bat, Barik eta Mugi) erabilita, erabiltzaileek Bizkaibusean ibiltzeko aukera izango dute, ordainketa-sistema integratu eta homogeneo baten bidez.
Albiste izango dira: EITB Maratoia, Talgo Euskadira itzuli da eta 2026rako aurreikuspen ekonomikoa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Baserritar jantziak, maileguan: “Sarerik ez duten familiak etortzen dira gehienbat”
Orioko Herri Ikastolan baserritar jantziak maileguan uzteko egitasmoa antolatu dute, bigarren urtez jarraian, "piztu eta eragin" ekimenaren baitan. Arropak berrabiltzea du helburu, baita herrian sarerik ez duten familiei laguntzea ere. Abarkak, gonak, zapiak, artilezko galtzerdiak... Denetarik bildu dute, eta egunotan familiak hurbilduko dira behar duten hori jasotzera.
Zestoako kasuari buruz gizarte-zerbitzuek egindako txostena "ez zen zuzena", Arartekoaren teknikari baten arabera
Zestoako sei herritarren aurka atzo abiatutako epaiketaren bigarren saioan deklaratu du Herriaren Defendatzailea erakundeko langileak, defentsaren lekuko gisa.