Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbatean desagertu zen Caparrosoko gazte baten bila ari dira Aragoi ibaian

Bilaketa ibaiaren inguruetan kokatu dute momentuz. Sendiak ez du 26 urteko gaztearen berri izan larunbatetik.
Larrialdietako zerbitzuak ibaian, gaztearen bila
Larrialdietako zerbitzuak ibaian, gaztearen bila. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Foruzaingoko eta Suhiltzaileen uretako erreskate taldeko kideak, helikoptero baten laguntzarekin, Aragoi ibaiaren inguruetan dira, larunbatean desagertu zen 26 urteko bizilagun baten bila, haren familiak salaketa aurkeztu ostean.

Bilaketa lanak sendiak desagerpenaren berri eman eta gero abiarazi zuten, astelehenean. Hala, gaur, asteazkena, berriz ekin diote bilaketari, helikoptero batek operatiboarekin bat eginda, Nafarroako Gobernuko iturriek Eferi adierazi diotenez.

Suhiltzaileak txalupa gainean ari dira Aragoi ibaia arakatzen, hor elkartu baitituzte indar guztiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X