Villabonan emakume bat hil zuen kamioilariaren aurkako epaiketa, epaiaren zain
Gipuzkoan, N-1 errepidean, Villabona parean, emakume bat hiltzeagatik auzipetutako kamioilariaren kontrako epaiketa epaiaren zain geratu da gaur.
Gizonezkoak mozkortuta eta kontrako noranzkoan gidatu zuen kamioia, ia 10 kilometroz, biktima zihoan ibilgailuarekin aurrez aurre talka egin zuen arte.
Gertakariak 2015ko abuztuaren 3an jazo ziren, gauez. Talkaren ondorioz, emakumea berehala hil zen eta ibilgailuak su hartu zuen.
Epaiketaren bigarren eta azken saioan bi forentsek deklaratu dute. Kamioilaria egiten ari zenaren jabe zela eta alkohola edan ostean gidatzeak arriskua dakarrela bazekiela azpimarratu dute biek.
Alde guztiek onartzen dute gertatu zena. Gakoa, baina, ondokoa da: fiskaltzak eta akusazio partikularrak uste dute beste gidari batzuen bizia arriskuan jartzen ari zela bazekiela; defentsak, ostera, zuhurtzia-gabekeriaren ondorio izan zela dio.
Aurrekari psikiatrikorik ez duela jakinda eta lanbidez kamioilaria dela kontuan hartuta, forentseek esan dute auzipetuak jakin bazekiela alkoholdun edariak hartu ostean ezin daitekeela gidatu.
Hortaz, kamioilariak "bazekin zertan ari zen eta hein batean gutxienez egoeraren jabe zen", erantsi dute bi adituek.
Gauzak horrela, fiskaltzak 12 urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du, homizidoa egotzita. Akusazio partikularrak, berriz, 15 urteko kartzelatzea galdegin du.
Defentsak hasiera batean absoluzio eskatu bazuen ere, lau urteko espetxealdia eskatu du, zuhurtzia-gabekeria larriak eragindako homizidioaren erantzulea delakoan.
Bere azken hitzean, auzipetuak barkamena eskatu dio biktimaren familiari, inor mintzeko asmorik ez zuela nabarmendu du eta nola gertatu zen ez dakiela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzak markak hautsi ditu azaroan, 34 transplanteekin, Gurutzetako Ospitalean
Zentroak 25 giltzurrun-transplante eta 9 gibel-transplante egin ditu hilabete bakarrean, eta arlo horretan estatuan eta nazioartean duen lidergoa sendotu du.
Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak IRTA-CReSA laborategiaren egoitza miatu dute, Afrikako txerri-izurria dela eta
Zero gunetik gertu dagoen eraikinean sartu dira gaur goizean, epailearen aginduz. Inguru hori susmopean dago, Afrikako txerri-izurritearen atzean egon daitekeen ihesaldi bat tarteko.
Mancisidor hautatu dute ararteko, EAJ, PSE-EE eta PPren babesarekin, eta EH Bilduren oposizioarekin
Haren aurrekoak, Manuel Lezertuak, ekainaren 19an formalizatu zuen karguari uko egin ziola, eta, harrezkero, Ines Ibañez de Maeztu izan da jarduneko arartekoa.
Hiru pertsona zauritu dira BI-637 errepidean, Erandion, hiru ibilgailuk eta autobus batek izandako istripuan
Ezbeharra 07:50 aldera gertatu da, eta ezkerreko eta erdiko erreiak itxi behar izan dituzte. Ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Bizkaibusen Mugi txartela erabilita ibili ahal izango da aurrerantzean
Horrela, hiru lurraldeetako edozein garraio-txartel (Bat, Barik eta Mugi) erabilita, erabiltzaileek Bizkaibusean ibiltzeko aukera izango dute, ordainketa-sistema integratu eta homogeneo baten bidez.
Albiste izango dira: EITB Maratoia, Talgo Euskadira itzuli da eta 2026rako aurreikuspen ekonomikoa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Baserritar jantziak, maileguan: “Sarerik ez duten familiak etortzen dira gehienbat”
Orioko Herri Ikastolan baserritar jantziak maileguan uzteko egitasmoa antolatu dute, bigarren urtez jarraian, "piztu eta eragin" ekimenaren baitan. Arropak berrabiltzea du helburu, baita herrian sarerik ez duten familiei laguntzea ere. Abarkak, gonak, zapiak, artilezko galtzerdiak... Denetarik bildu dute, eta egunotan familiak hurbilduko dira behar duten hori jasotzera.
Zestoako kasuari buruz gizarte-zerbitzuek egindako txostena "ez zen zuzena", Arartekoaren teknikari baten arabera
Zestoako sei herritarren aurka atzo abiatutako epaiketaren bigarren saioan deklaratu du Herriaren Defendatzailea erakundeko langileak, defentsaren lekuko gisa.
Kirola, musika eta lan gogorra: 110 urteko Isabel donostiarraren sekretua
Isabel Etxeberriak, 110 urterekin, pianoa jotzen jarraitzen du, arratsaldero, Bartzelonako bere etxean. Betidanik egin izan du kirola, eta gaur egun ere oso bizimodu aktiboa duela kontatu digu. Bere iritziz, sasoiz zahartzeko, garrantzitsuagoa da maitasuna kontu materialak baino.
Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"
Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka.