SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat intoxikatu da Irunen, sute batean kea arnastuta

Zauritutako pertsona Bidasoa ospitalera eraman dute. Sua etxebizitza bateko labean piztu da eta suhiltzaileak iritsi direnerako itzalita zegoen.

Emakume bat ondoezik sentitu da gaur Irunen bere etxebizitzan piztutako sutean kea arnastu ondoren, eta Bidasoa ospitalera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sutea goizaldeko ordu biak aldera piztu da Andrearriaga kaleko etxebizitza bateko labean.

Suhiltzaileak bertaratu direnerako, sua itzalita zegoen, baina aireztatzeko lanak egin dituzte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X