Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Udalak otsailean onartuko du etxebizitza turistikoen ordenantza

Ordenantza berria urtarrilean onartu behar zuten, baina alegazio ugari aurkeztu dira eta Udalak denbora gehiago behar du guztiak aztertzeko.
Eneko Goia Donostiako alkatea. Artxiboko argazkia: EFE
Eneko Goia Donostiako alkatea. Artxiboko argazkia: EFE

Donostiako Udalak otsaileko osoko bilkuran onartuko du etxebizitza turistikoak arautzeko ordenantza berria.

Egitasmoa joan den urriaren 26ko udalbatzarrean onartu zuen EAJk eta PSEk osatzen duten udal gobernuak. Datorren urtarrilaren 25ko osoko bilkuran berretsi behar zuten araudi berria, baina otsailera arte atzeratzea erabaki dute, jaso duten alegazio kopuru handia dela eta.

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, "alegazio ugari aurkeztu dira eta erabat kontrakoak, gainera". Hori dela eta, Udalaren zerbitzu juridikoek denbora eskatu dute guztiak aztertu ahal izateko.

Alegazio gehienak Aparture Euskadiko etxebizitza turistikoen elkarteak eta Kaleratzeak Stop plataformak aurkeztu dituzte. Lehendabizikoak "liberalizazioa" eskatzen du; bigarrenak, etxebizitza turistikoak galaraztea.

Udalaren zerbitzu juridikoek txosten bat egingo dute, zein alegazio onartzen duten eta zeintzuk ez azalduz.

Hala ere, udal gobernuak izango du azken hitza, eta talde politikoek zuzenketak aurkezteko aukera izango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria Bizkaian desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioko presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela  lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horretaz gain, egoerari modu orokorrago batean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du, eta horretarako  lan egin behar dela Federaziotik bezala, futbolaren egitura osotik ere. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X