Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraio berezi bat geldiarazi dute Castejonen, gidaria drogatuta zihoalako

A-68 autobidean gertatu da, Castejon (Nafarroan) parean, ibilgailuak larunbatetan ibiltzeko baimenik ba ote zuen jakiteko gelditu dutenean.

Foruzaingoak 38 metroko garraio berezi bat geldiarazi du Castejonen (Nafarroa), karga zeraman autoko gidariak (bilbotarra) kalamua kontsumitu duen jakiteko proban positibo eman eta gero.

A-68 autobidean gertatu da, ibilgailuak larunbatetan ibiltzeko baimenik ba ote zuen jakiteko gelditu dutenean.

Gidariaren sintomatologia ikusita, agenteek droga-proba egin diote. Positibo eman duenez, oso arau-hauste larria egiteagatik salatu du Foruzaingoak. Calahorrara zihoan, eta geldiarazi egin dute gidaria bere onera etorri arte.

ra etorri arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X