Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat erreskatatu dute Ega ibaian, Lizarran

Biktima Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute hipotermia sintomak zituela. Dena den, Nafarroako Gobernuaren arabera, arriskutik kanpo dago.

Gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan Ega ibaian, Lizarra (Nafarroa) parean. Euria dela eta, urak gora egin du eta indartsu ibili da.

Biktima Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute hipotermia sintomak zituela. Dena den, Nafarroako Gobernuaren arabera, arriskutik kanpo dago.

Bizilagun batek adar bati helduta zegoen gizon bat ikusi du etxetik, 11:05 aldera. Beraz, SOS Navarrari deitu dio abisua emateko.

112 larrialdi zerbitzuak Lizarrako suhiltzaileak bidali ditu, baina hara iritsi direnean, inguruan zebilen jendeak atera du gizona uretatik.

izona uretatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X