ISTRIPUAren ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erabat berrezarri dute Renferen Bilbo eta Santurtzi arteko tren zerbitzua

Linea horretako trenbideetako bat itxita egon da otsailaren 3tik, Sestaon, Urbinagako tunelen ondoan izan zen luiziagatik.
Bizkaiko suhiltzaileek istripuan ateratako argazkia.
Bizkaiko suhiltzaileek istripuan ateratako argazkia.

Gaurtik aurrera berriro ere normal dabil Renferen Bilbo eta Santurtzi arteko tren zerbitzua.

Linea horretako trenbideetako bat itxita egon da otsailaren 3tik,  Sestaon, Urbinagako tunelen ondoan izan zen luiziagatik.

Luiziak tren bat bidetik irtenarazi zuen, baina istripuan ez zen zauriturik gertatu.

Azken 10 egunetan, tunelaren inguruko lurrak sendotzeko lanek iraun duten bitartean, tren guztiek trenbide bakarretik ibili behar izan dute, eta horrek atzerapenak eragin ditu zerbitzuan.

Gaurtik aurrera, esan bezala, irekita daude bi trenbideak, eta Renfeko trenak normal dabiltza.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X