Gastronomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumea izango da protagonista Gasteizko pintxo biltzarraren inaugurazioan

Martxoaren 8an hasiko da kongresuaren bosgarren edizioa, eta Maider Unda omenduko dute aurten.
Miniature Pintxo Congress jaialdi gastronomikoaren kartela.
Miniature Pintxo Congress jaialdi gastronomikoaren kartela.

Gasteizen ospatuko da Miniataure Pintxos Congress jardunaldi gastronomikoen bosgarren edizioa, Europa Biltzar Jauregian, martxoaren 8an hasita, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Hori dela ea, antolatzaileek emakumeari protagonismoa eman nahi izan diote inaugurazioan eta “Miniature en Femeninoan” deitu diote lehen egunari.

Maider Undari omenduko dute martxoaren 8an, miniaturazko sukaldaritza eta pintxoen biltzarraren baitan, Arimendi jatetxean hain zuzen, kirolari olinpikoa izan ostean, Idiazabal gaztak ekoizteagatik. Egun berean, emakumeak izango dira protagonista mahai-inguruetan; hala nola, Samanta Leske, Mercedes Solís, Aizpea Oihaneder, Bárbara Buanache eta Mari Carmen Vélez.

Kongresuaren zuzendariak Rúben Gonzálezek iragarri duenez, gastronomia-lehiaketek 400 profesional batuko dituzte eta martxoaren 8tik 14 bitartean hainbat hitzaldik osatuko dute biltzarra.

Tamaina txikiko sukaldaritzan dagoen gaurkotasuna erakustea izango du ardatz Miniature Pintxo Congress biltzarrak. Aurten, Argentina eta Erresuma Batua dira herrialde gonbidatuak, eta nazioarteko azken berriak, besteak beste, Rodrigo Llanes, Javier Rodríguez eta Samanta Leskes sukaldariek irakatsiko dituzte.

Nazioarteko sukaldariak ez ezik, Nafarroako eta EAEko txapeldunak ere egongo dira Gasteizko biltzarrean. Estatuko txapelduna, Igor Rodríguez, eta Øyvind Bøe Dalelv (munduko chef ezagunetetako bat) ere arituko dira bertan. Espainiako Txapelketan egin zuen pintxo irabazlea aurkeztuko du Rodriguezek.

Halaber, José Pizarro pintxo eta tapen munduan berezitu den chefa ere nabarmen daiteke lehiaketan. Javier Estévez “Top Chef” saioko lehiakide ohia eta Amparo Nacher, Rúben Plaza, Gorka Arrieta eta Lourdes Rekondo sukaldariak ere egongo dira.

Lehiaketetan eta erakustaldietan lau afari egongo dira, eta Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako taldeek lehiatuko diren pintxo onena prestatuko dute. Azken erabakia epaileek hartuko dute, nahiz eta jankideek euren botoa helarazi ahalko duten.

500 umek parte hartuko dute kongresuan haurrentzako tailerretan, eta irudimena baliatuz eta ondo pasatuz ikasiko dute pintxoak egiten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X